Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/02/26 08:00:20.840 GMT+1

Argazkizale baten lezioa

Joxefe Flickr azaltzen Joan den asteazkenean Joxe Felix Diaz de Tuesta izan genuen Eskoriatzan, Flickr esplikatzen gure ikasleei, Komunikazioko 1. mailakoei. Joxefek azaldu zigun berak zelan lantzen dituen argazkiak Flickr-era igo aurretik eta zelan darabilen Flickr besteengandik ikasteko.

Bukaeran esan zigun bost urtean ia milioi laurden bisita izan dituela bere Flickr kontuan. Horrelako audientziarik bizitza osoan ez luke lortuko argazkiak kanal konbentzionaletan erakutsiz gero, aretoetan-eta.

Asti apur bat hartzerik baldin baduzue, sartu Joseferen kontuan, Flickr-en, eta saltseatu apur bat. Ikusiko duzue zelako argazki ederrak ditun. Ikusgarriak.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/02/26 08:00:20.840 GMT+1
Etiketak: mu huhezi flickr joxefe | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

AUPA JOXE!!!

Denboriaz ninguen ta Joseferen kontuan sartu naz ta ikusi dotenakin "flipau" dot.

Mila esker

Nork: MARIJO.2010/02/26 11:40:38.541 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak