Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/05/07 08:00:32.110 GMT+2

Arbel eta mahai digitalak

Applek arbel digital bat aterako omen du aurten, tamainaz gaur egungo iPhone halako hiru. Horixe diote zurrumurruek, gero eta ozenago. Urtarrilean, bestalde, PQ Labs enpresak Multi-Touch iTable mahai digitala aurkeztu zuen Las Vegasen.

Bai arbela eta baita mahaia ere senideak iruditzen zaizkit niri, oso antzekoak kontzeptuz. Bigarrena garestia izango da oraingoz, baina lehena txurroak bezala sal daiteke, prezio batere eskuragarrian jartzen badute. Eta begitatzen zait biek ala biek aldatu egingo dutela zelan erabiltzen ditugun tresna informatikoak. Saguak eta arkatz digitalak, esate baterako, egunak zenbatuta izan ditzakete.

Arbel digitala, kasu, erabat eramangarria izan daiteke, eta hor denetik egin ahal izango da: Interneten nabigatu, posta kudeatu, liburuak irakurri (testuliburuak, liburu normalak, egunkariak, etab.), bideo jokoetan ibili, marraztu, margotu, argazkiak editatu, telefonoz hitz egin, bideo konferentziak egin...

Ordenagailua erostekotan direnek hobe izango dute itxarotea, ahal badute behintzat, tresna eta software horiek beste paradigma bat ireki dezakete-eta informatikaren erabileran.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/05/07 08:00:32.110 GMT+2
Etiketak: mahaidigitala arbeldigitala | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak