Bere 10. urteurrenean, Aralarrek lortu du hamar urte lehenago erdietsi ez zuena: Batasuna bere postulatuetara ekartzea. Irakurri duenak orain astebete El País egunkariak Arnaldo Otegiri egin zion elkarrizketa ikusiko du horrela dela, hizketaldi hartan Batasunako buruzagiak bere egin zuen-eta Aralarren diskurtsoa. Horrela ikusita, arrakasta itzela lortu du Patxi Zabaletaren alderdiak.
Ordea, alderdi biak lehiatuko balira hurrengo hauteskundeetan, Aralar desagertzeko zorian egon liteke, oinarri sozial zabalagoa izanda, Batasunak jan egingo lioke-eta bere esparrua, non eta lehenak ez duen asmatzen bideren bat alderdi bien eremuak garbi bereizteko. Lehia interesgarria izan daiteke.
2010/10/26 08:00:00.827 GMT+2
Aralar, bidegurutzean
Nork: Joxe Aranzabal.2010/10/26 08:00:00.827 GMT+2
Etiketak:
elpais
aralar
otegi
batasuna
| Permalink
| Erantzunak (22)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
...only=1&sort_method=influence"> 1 Influential $(window).load(function(){$('#side-ad-block').oneriot_ads();}); Aralar, bidegurutzean - Faroa goiena.net/blogak/faroa/aralar-bidegurutzean –Erreferentzia: Twitter Trackbacks for Aralar, bidegurutzean - Faroa [goiena.net] on Topsy.com 2010/10/26 09:24:11.032 GMT+2

Erantzunak
Garai hori datorrenerako eta bizi dugun egoerak atzera bueltarik izan ez dezan garrantzitsua da Aralar sendotzea eta horretan dihardugu. Lehiarako beldurrik barik, hori ere naturala da eta. Herritarrak izan behar dira bakoitza bere lekuan lagatzen dutenak. Gura nuke lehiarako aukera berdinak izatea.
Oso pozik nago azken asteetan eta gure militanteak ere horrela somatzen ditut. Gernikakoa adierazpena, Arnaldok esandakoak... Gertukoak dira guretzako berba horiek, hamar urtean entzun ditugu Zabaleta, Ezenarro, Basabe eta Elexpururen ahotan.
Nork: oxel.2010/10/26 10:21:00.334 GMT+2
Otegik Zabaletaren diskurtsoa zuela? Gezurra, galanta gainera. Aralarrek 10 urte hauetan lortu duen garaipen bakarra Rubalcaba pozik uztea izan da.
Nork: Theklan.2010/10/26 10:22:52.845 GMT+2
Hauteskundeetan lehiatzea, Aralarren mesederako izango da nire ustez. Hautesleek dute azken hitza. Ikusiko da zer gertatzen den, baina Aralarrek ez du beldurrik izan behar, esan bezala, bereziki Aralarren onerako izango da bi ezker abertzaleak lehian egotea. Espero dut hala izatea, eta emaitzak ikusiko dira, baina, nik neuk ez dut Euskal Herritarron efekturik espero.
Nork: Irati.2010/10/26 10:54:49.687 GMT+2
Nork: arkaitz.2010/10/26 11:35:47.012 GMT+2
Aralarrek bere ikuspegia nagusitu nahi izan zuen Batasuna prozesuan, behinola, gogoratzen? Bertan barne korronte bat zen eta barne demokraziarik ez zegoela argudiatuz barne-eztabaida prentsara filtratu zuten. Gero, bere puntu gehienak onartu ondoren, alde egin zuten. Hori baldin bada ez-inposatzea Stalin bera pluralista fina zen.
Guztia dago hemerotekan.
Eta orain galdera errepikatzen dut: zer lortu du Aralarrek 10 urtetan desobedientzia zibila, mugimendu politiko zibila (eta zabala) edo zirt edo zart egin behar zela zioen denbora luze honetan?
Nork: Theklan.2010/10/26 11:46:29.771 GMT+2
Ez dakit egunen batean ikasiko dugun!
Ez dut inoiz ulertu ezta ulertuko ere gure artean horrela ibiltzea. Niri dagokidanez etzait inporta ez alderdiaren izena ezta alderdi hori ordezkatuko dutenen izena ere. Arduratzen nauen gauza bakarra proiektua aurrera ateratzea da, eskerrekoa eta abertzalea.
Ez ditut orain arte egon diren ezin ikusiak (pertsonalak) herentzian jaso nahi, ez dut hori onartuko. Gizarteak ez dauka hori zertan ordaindu behar.
Badaukagu zer egina, inoiz baino gehiago; garraiobideak, irakaskuntza,... jar gaitezen lanean, elkarrekin. Gainontzean, zorte on.
Nork: Zuhaitz.2010/10/26 12:19:56.261 GMT+2
Aralarrek esku zabal jokatzeak sortu zuen Na-Bai. Beharra handia denean, alderdi interesak alde batera laga, ados gaudenetan indarra ipini eta elkarrekin jarduteko aukera hobestea ez da ekarpen txikia.
Ekarpen handia da baita barne demokrazia egotea alderdi egituran. Nik adibidez Batasuna prozesua laga nuen ez zegoelako adostuta nola hartuko ziren erabakia, hilabeteak pasa hausnarketa prozesu batean gero azken erabakia hartu behar zenean herriko tabernako denak etorri eta alde batera egiteko? Hori pasa zen herri batzuetan.
Ekarpen handia da izan zen ezker abertzalean barrutik estrategia politiko militarra alde batera laga eta estrategia politiko hobestu behar zela esatea. Hori hamar urte dela egin zuen Zabaletak, orain gehiago gara.
Ekarpen handia izan zen, Euskal Herritarrok laga izana karguak hartu gabe. Ez da ohikoa izaten. Azken sasoian egon diren baneketetan HamaikaBat edo Alternatibak Zabaletak egin zuenaren kontrakoa egin dute adibidez.
Ekarpen handia izan zen, ilegalizatutako zerrenden aulkiak ez hartu izana.
Ekarpen handia izan zen erabaki gune desberdinen aitortza eta bakoitzaren erritmoak errespetatzeko jarrera.
Ekarpen handia izan zen behetik gora funzionatzen duen alderdia sortzea.
Ekarpen handia da egunero egunero erakundeetan ezkerreko planteamenduak egitea. Ezezkoak egozkortu gabe alternatibak planteatzea...
Etsaia Aralar dena uste duena konfundituta dago. Aralar prest esku zabal jokatzeko, hori bai oinarrietan tinko.
Nork: oxel.2010/10/26 12:21:57.259 GMT+2
Nork: joxe.2010/10/26 12:35:37.889 GMT+2
Nork: Irati.2010/10/26 14:04:45.943 GMT+2
Aralarren esistentzia positiboa izan da, haize berriak ekarri ditu Euskal Herrira, batzuetan asmatuta eta besteetan, okerrak eginda baina ezin zaio ukatu bide berriak urratu dituela euskal politikagintzan.
Ahaz ditzagun alderdikeriak, harrokeriak eta rebantxismo antzuak. Denok izango ditugu gogoan iraganean pasatakoak baina bada garaia zerbait berria sortzeko, benetan herri honetan ilusioa piztuko duena eta behingoz, herriaren mesedean lan egingo duena. Unionistak gozatzen arituko dira horrelako diskurtso itxiak ikusita.
Utopikoa dirudi agian orain, baina seguru nago bide horretatik jarraitu behar dugula; inoiz gure buruaren jabe izan nahi badugu.
Nork: Unai.2010/10/26 16:16:55.588 GMT+2
Nork: Joseba.2010/10/26 16:17:24.213 GMT+2
Con la venia.
Batasunakoak betico besela. Traidore ustelez inguratuta, herri honetan argiaren grazia jaso duten bakarrak omen dira. Horrek behartzen ditu beste guztiak iraintzera, baztertzera eta "behar denean" erasotzera. Nik, Josebak bezala, Batasunaz aski dut. Kitto.
Aralarkooi, adeitasunez. Nafarroa Bai EAJren pagotxa izan da orain arte. Iruzur elegantea. Ikusiko dugu aurrerantzean zer gertatzen den, baina EAJ eta EA bezalako alderdi "ezkertiarrak" bertan dauden artean... Eta barka, baina ez duzue ezer asmatu. Ez behetik-gorakorik ez antzekorik ezer ez. Zabaleta-Ezenarro-Jimenez-Aldekoa hiruzpalautasun guztizahaldunaren itzalean bizi da Aralar, ekimenetan motz, ezkerretik uzkur. Batasunak egin dizuen presio onartezinak eragina izan du zalantzarik gabe. Ea aurrerantzean ausardia handiagoa erakusten duzuen.
Nork: Kasper Garriz.2010/10/26 16:54:27.661 GMT+2
Batasunaren larderiaz hitz egiten hasita, une honetako jarrerez ari gara? Ez dakit noiz ez dakit zein herritan izandako jarrerez? Jarrera larderiatsuak ere okurritzen zaizkit niri: duela gutxi Aintzane Ezenarrok Legebiltzarrean ezker abertzaleari Espainiako eskuin muturrak jartzen zizkion baldintzak jartzen zizkionean, neurri batean ontzat emanaz ilegalizazioa, diskriminazioa, gartzela eta gauza okerragoak ekarri dituen diskurtsoa.
Topikoetan ibiltzea (Batasunaren jarrerak dira harroak, ez besteenak; sektarioa ezker abertzalea da, ez besteak; iraindu egiten du, besteek ez) alderdikeria mota bat da gaur eta hemen. Eta hain zuzen ere alderdikeria da behar ez duguna. Elkarri botatzeko harri asko ditugu, baina horretan jarraitu behar al dugu? Qui podest?
Iruditzen zait artikulu hasiera Joxek ondo planteatu duela, bidegurutze modura.
Itsukeria galanta!
Nork: Otoio.2010/10/26 18:16:19.483 GMT+2
Plazer bat izan da Unai zure hitzak irakurtzea.
Ni ez naiz inoiz alderdi bateko militante izan, ezta izango ere gauzak horrela jarraitzen duten artean.
Ni ere asper-asper eginda nago kontu hauekin. Infinituraino segi genezake elkarri harriak boteaz; hark esan eta besteak egin zuenaz. Eta zer, noiz arte jarraitu behar dugu horrela? Zer da garrantzitsuago hark egin edo esan zuena edo gure eguneroko bizitza? Horrela jarraitzen dugun bitartean, AHT, superportuak, irakaskuntza, zaborren arazoa, guztion lan baldintzak, energia, elikadura, ekologia,… lo dauden kontuak dira, ez bai dago eskerretik erabakiak hartzeko gaitasuna eta boterea duen alderdirik.
Bestalde, beharrezko al ditugu orain arte izandako buruzagiak? Egoera hau gainditzeko gai ez badira, ez.
Gauza bakarra eskatzen dizuet; pentsa zein den helburu sozial guzti hauek lortzeko bide egokiena.
Elkarri harrika egitea bidea dela pentsatzen duzue?
Nork: Zuhaitz.2010/10/26 22:51:30.137 GMT+2
Bide motza du gezurrak, Aralar AHTren alde? Hori gezurra da.
Nork: oxel.2010/10/27 09:40:47.422 GMT+2
Ontzat ematen ari dira batzuen batzuk esparru politiko bakarrean BI aukera egotea. Ez al gara ohartzen horrek bi aukerak ahultzen dituela?
Bai. Ohartzen gara. Baina batzuk ez gaude prest porkojoneseko erakundeenpean edo politikariluminatuenpean aritzeko.
................
Batasunaren larderiaz hitz egiten hasita, une honetako jarrerez ari gara? Ez dakit noiz ez dakit zein herritan izandako jarrerez?
Batasuna larderia batean bizi izan da urte luzez, eta bizi da oraindik herri askotan. Ez ditut nik asmatu batasundarren mehatxuak, irainak, erasoak eta kanpaina zikinak, oraindik ere han hemenka gertatzen direnak. Harroak eta sektarioak alderdi guztiak dira, antzerkilari kutre samarrak ere bai. Batasuna gainera, indarkeriazalea izan da,... edo da oraindik?
..................
Elkarri botatzeko harri asko ditugu, baina horretan jarraitu behar al dugu?
Zuek jakingo duzue. Harriak eta beste traste batzuk jaurtitzen ibiltzea zuen espezialitateta da. Ez etorri orain besteoi kontu eske.
Nork: Kasper Garriz.2010/10/27 09:46:06.286 GMT+2
Nork: ion.2010/10/27 09:57:19.589 GMT+2
Nork: Joseba E..2010/10/27 14:29:57.968 GMT+2
Nork: Prest!.2010/10/27 15:31:52.362 GMT+2
azken udal hauteskundetan aretxabaletan egin zen bezala, ezta?
bide motza du gezurrak, arrazoi duzu oxel.
ekarpen handia da noiz edo noiz EGOAK moztu edo irenstea; abangoardia horrenbeste aipatu beharrean abangoardia garela pentsatzea alde batera uztea; eta lehengo pertsonaren singularrean horrenbeste hitz egin beharrean, pluralean hitz egin, eta ikuspegi horretatik euskal herri hobeago bat (posible baita) eraikitzea.
zorionak 10 urtetan zehar zuen buruetaz harro sentitzen bazarete, bejondeizuela. orain (eta beti) lanerako ordua da, itzali 10 kandelak eta piztu burmuina.
Nork: gara.2010/10/27 16:22:43.876 GMT+2
Aretxabaletarrek emandako hiru zinegotzi ditu Aralarrek, ilegalizatutako zerrenda kontuan hartu gabe lau. Baina kontuan, oso kontuan hartu zuen Aralarrek, Aretxabaletan ere bai, ilegalizatutako zerrendari zegokion kargurik ez hartzea. Ez dut beste alderdiek egin dutena baloratuko, hartzea zilegi den edo ez bakoitzaren aukera... Hori bai egur gehien kasu honetan ere Aralarri, inoren aulkiak hartu ez dituenari. Gezurrak esanda ez goaz inora!
Alkate izateko behar zen babesa ere oso kontuan hartu zuen Aralarrek Aretxabaletan. Gehiengo absolutua izan zuen Aralarrek alkatetzarako aurkeztu zuen Iñaxio Garrok, zazpi boto.
Harriak zubiak eraikitzeko erabili daitezke edo errekaren beste aldean zubia eraikitzen diharduenari botatzeko. Atzera begira beharrean hobe genuke denok aurrera begiratzea.
Nork: oxel.2010/10/27 18:24:25.431 GMT+2
Nork: arkaitz.2010/10/29 15:26:53.501 GMT+2