Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/11/23 07:23:03.329 GMT+1

Applen zekenkeria

Atzo Odeo zelan erabili irakatsi behar nuela-eta, bezperan podcast bat egin nuen, pauso guztiak ondo gogoratzeko. Arazoak izan nituenez Flock nabigatzailearekin --antza denez, Odeo bakarrik dabil Mozilla Fundazioaren nabigatzaileekin--, erabaki nuen GarageBand erailtzea, Applek Mac guztietan sartzen duen programa musika-eta egiteko, ondoren grabatutakoa esportatzeko Odeora. Baina Applek ez zidan lana erraztu.
 
Logikoena izango litzateke audioa gordetzerakoan GarageBandek berak aukera eskaintzea hainbat formaturen artean, tartean mp3, berau baita denetan hedatuena. Aitzitik, GarageBandek erabiltzen du AAC formatua, Applek darabilena iPod guztietan. Hortaz, nahi duenak grabatutakoa mp3ra ekarri, hainbat aldaketa egin behar ditu GarageBanden bertan eta iTunes aplikazioan, azken batean iTunes-ek egiten baitu konbertsioa.
 
Haserretu egin nintzen Applekin, kontu horietan Microsoftek bezala jokatzen baitu, berak ahalik eta diru gehien egiteko, murriztu egiten ditu-eta erabiltzaileon aukerak.

Nork: Joxe Aranzabal.2006/11/23 07:23:03.329 GMT+1
Etiketak: garageband odeo flock mozilla apple | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ai amigo! Ongi etorri maczale ernegatuen klubera! Esan 'kaixo' Ubunturi! XD

Nork: joxe.2006/11/27 08:44:37.279 GMT+1
www.hamaika.tk

Ez pentsa, tokaio, gero eta gehiago begiratzen ari naiz noranzko horretan.

Nork: Joxe Aranzabal.2006/11/27 19:13:29.970 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/faroa

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak