Betiko moduan, atzo ere lanera joan nintzen. Hala ere, ez nengoen ondo. Hirugarren egunez, eztarriko mina, buruko mina, flema ilunak eta begiak siku nituen. Horrela egonda, pentsatu nuen hobe nuela medikuenera joan, eta lehenbailehen konpondu egoera. Beraz, Elorrioko anbulatoriora deituta, esan zidaten goizeko 09:55etan egoteko han, larrialdiko dei moduan hartuko ninduela nire medikuak.
Hantxe nengoen, agindutako orduan. Hamarrak pasata, medikua sartu zen bulegoan, eguneko bileratik. Jendea hasi zen sartzen. Bat, beste bat, hirugarrena… Horrela ordubetez. Hori ikusita, harrerara jo eta galdetu nuen ea zerrendan nengoen, eta baietz, deituko zidatela.
Ordurako Berria goitik behera nuen irakurrita, tartean Mikel Morrisen artikulu aipagarria. Horrela, 11:55ak iritsi ziren, eta ni hantxe, zain. Berriro harrerara. Ea normala zen hitzordua 09:55etan emanda hainbeste denboran itxaron behar izatea. Ezetz. Neskak telefonoz deitu medikuari, ea zerrendan nindukan, larrialdi moduan nengoela. Hark, baietz, laster deituko zidala. Orduan bai, deitu zidaten, bi ordu itxaroten igarota.
Total, orain pare bat aste emandako antibiotikoak ez direnez nahikoa izan, oraingoan antibiotiko gogorragoak agindu zizkidan, hamar egunez hartzeko. Eragindako itxaron aldiaz, berriz, hitz erdirik ere ez.
2010/01/21 08:00:13.348 GMT+1
Anbulatorioan, zain
Nork: Joxe Aranzabal.2010/01/21 08:00:13.348 GMT+1
Etiketak:
medikua
anbulaatorioa
elorrio
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Egun on, Joxe! Oraindik bazeok zer hobetu gure Osasun Sailean, Nolanahi ea laster sendatzen haizen. Eutsi gogor eta animo!
Nork: Alber.2010/01/21 08:35:01.849 GMT+1
Guztira, ordubete. Galdutako ordubetea. "Badakizu, horrelako gauzak pasatzen dira, okerreko teklari eman nion..." esan zidan medikuak... Nahiago izan nuen ez erantzun :)
Nork: Mikel Liz..2010/01/21 09:08:40.782 GMT+1
http://eibar.org/blogak/lizarralde
Aurreko urtean gaixorik negoela internetez hartu nuen txanda kalentura nuela. Medikura joan behar nuen baja emateko ez bainengoen inora joateko moduan.
Itxarongelara iritsi eta ordu bete pasa egon nintzen itxaroten kalentura lagun, elefante moratuak pasiatzen ikusten nituen bitartean. Itxroteaz aspertu eta imprimitu nuen txandaren papera begiratu nuen. Hurrengo egunerako zen...
Moraleja: Ez eskatu zuk zeuk txanda internetez kalentura baduzu ;)
Nork: indezent.2010/01/22 12:35:45.830 GMT+1
http://www.blogak.com/theindezents
Nork: Joxe Aranzabal.2010/01/22 23:22:45.784 GMT+1