Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/09/29 07:12:58.811 GMT+2

Anakronikoak

Ez nintzen egon Aritxulegin ETAko hiru kide agertu zirenean, eta ezta Kanpazarren ere Espainiako Armadaren soldaduak azaltzerakoan. Bata bestea bezain anakronikoak iruditzen zaizkit, beste garai bateko zaharkinak.

Nork: joxe.2006/09/29 07:12:58.811 GMT+2
Etiketak: armada eta aritxulegi kanpazar | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Joxe, zer ari zara konparatzen?

Nork: gaztelumendi.2006/09/29 09:36:20.380 GMT+2
http://www.gaztelumendi.org

Indar armatuaren bi erakustaldi; bi erakustaldi militar, azken finean. Edo hori uste dut, behintzat. Oso konparaketa pertinentea iruditzen zait, Joxe.

Zutabe ona idatzi zuen kontu horretaz Uxue Apaolazak Berrian, hemen.

Nork: Iban.2006/09/29 09:48:54.026 GMT+2

Asmatu egin duzu, Iban: “indar armatuaren bi erakustaldi; bi erakustaldi militar, azken finean”. Hori da erantzuna, Patxi.

Nork: Joxe Aranzabal.2006/09/29 21:20:32.483 GMT+2

Espainiar armada Euskal Herrian maniobrak egiten eta ETAko bi fusil banarekin. Hori parekatzea, oso pertinentea. Bale. Orduan, pareka pareka pareka... Indar erakustaldiak parekatzen hasiz gero, pareka ditzagun bakeroak euren pistolekin eta indioak euren geziekin; parekatu palestinar mutikoak euren harriekin eta armada israeldarra bere tankeekin; parekatu faxisten destruktoreak Matxitxako aldeko arrantzontzi birziklatu haiekin... Ez, Iban, ez, konparazioa ez da batere pertinentea, eta gehiago esango dizut: konparaketa horrek pozoia darama bere muinean.    

Nork: Gorka.2006/10/02 22:56:25.120 GMT+2

Bi erakustaldi konkretu horiei dagokionean, desberdintasuna eskalan dago, ez esentzian. Joxe ez da besteez aritu, ezta ni ere.

Eta ez dut uste Joxeren konparaketa pozoitsua denik.

Tamalez, askoz ere pozoitsuagoak dira beste kontu batzuk.

Nork: Iban.2006/10/03 11:00:17.787 GMT+2

Zuk zeuk esan duzu, Iban: eskalak eskala, denak dira indar erakustaldi, beraz, "esentzian", denak berdin.

Baina zertaz ari gara esentziaz ari garenean? Uste dut hor dagoela koxka. Niretzat esentzian dagoena da ea zerk bultzatzen dituen batzuk eta besteak armak hartzera, hau da, zeintzuk diren batzuen eta besteen motibazioak. Arma erakustaldiok motibazio horien axaleko agerpena baino ez dira.

Axaleko kontuak parekatzeak nahasmendua eragitea, demagogia egitea eta pozoia hedatzea besterik ez dakar. Eta horrela ezin zaie arazoei aurre egin.  

Nork: Gorka.2006/10/03 13:10:13.455 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak