Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/06/10 08:28:33.304 GMT+2

Anaia txikia

Zenbait adituk Anaia txikia esaten diote lan egiteko era honi. Amazon liburu dendan sartzen garen bakoitzean, arrastoak uzten ditugu: liburu jakin batzuetan bakarrik egiten dugu klik, guri interesatzen zaizkigunak. Amazonen robotak, anaia txikiak, zaindu egiten ditu gure mugimendu guztiak, eta ondorioak ateratzen ditu: “Joxeri gustatzen zaizkio teknologia berrietako liburuak, diseinuari buruzkoak eta Apple enpresaren produktuak lantzen dituztenak”. Hori horrela da. Hortik aurrera, Amazonek astean behin bidaltzen dit mezu bat posta elektronikora, eta mezu horretan ematen dit informazioa ustez niri gustatzen zaizkidan liburu horien inguruan.

Horrekin batera,  klik egiten dudanean liburu batean, Amazonek esaten dit: "liburu hori erosi duen zenbait jendek beste liburu hauek ere erosi ditu", eta erakutsi egiten dit zer liburu diren horiek. Behin baino gehiagotan, kontuan hartzeko proposamenak ikusi ditut iradokizun horretan. Ikusten? Amazonek zelatatu egiten nau, zelatatu egiten gaitu, baina informazio hori erabiltzen du bere zerbitzua hobetzeko. Horregatik esaten zaio teknika horri Anaia txikia, eta ez Anaia handia, azken honek oso konnotazio negatiboak dituelako, esan nahi baitu kontrola eta zaintza, askatasuna murrizteko.

Googlek gauza bera egiten du. Etengabe ari da ondorioak ateratzen guk bere bilatzailean uzten dugun informazioan, guri eskaintzeko bere zerbitzuak modu zehatzagoan. Googlek ez digu kobratzen bilatzailea, posta elektronikoa edo Office paketea erabiltzeagatik, baina, horren truke, publizitatea bidaltzen digu bilaketa bakoitzean, oso publizitate diskretua, bilaketaren eskuineko zutabean. Kontua da publizitate horrek zerikusia duela guk egindako bilaketarekin. Beraz, hartzen du balio erantsia: bilaketak ez badu balio, akaso publizitatean aurkituko dugu geure galderaren erantzuna. Hor ere Anaia txikia ari da lanean, gure mesederako.

Gai hau ere jorratu nuen joan den asteazkenean Euskal Kulturgintzaren Transmisioa ikastaroan, eta ikus daiteke bertan erabili nuen aurkezpenean.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/06/10 08:28:33.304 GMT+2
Etiketak: amazon google anaia_txikia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak