Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/03/14 13:38:52.203 GMT+1

Amazon, nire bigarren liburu denda

Atzo sei liburu erosi nituen Amazon liburu denda birtualean. Aspalditxo nituen liburuok begiz jota, eta erabaki nuen denak batera erostea, garraio kostuak merkatzeko. Hauek dira:
Amazonen saltseatzen, konturatu nintzen atal bat eskaintzen duela, Your Media Library, eta hor gorde eta sailkatzen dituela norberak Amazonen erositako liburuak. Begiratu, eta ikusi nuen dagoeneko 29 liburu erosi ditudala hor.

Amazonen erostea eroso egiten zait: behin sartu nituen nire kontu korrontearen zenbakia eta gainerako xehetasunak, eta, hortik aurrera, libururen bat erosi nahi dudan bakoitzean, nahikoa dut klik bat egitea, berriro zenbakirik sartzen ibili barik. Gainera, Amazonek txukun-txukun esaten dit zer erosi dudan, zer egoeratan dagoen nire eskaria, noiz jasoko ditudan liburuok, etab.

Garbi daukat, nire eskuetara iristen denean liburu irakurgailu dezente bat, gero eta liburu gehiago erosiko dudala Interneten.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/03/14 13:38:52.203 GMT+1
Etiketak: amazon liburuak | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nik herenegun 17 liburu aukeratu nituen, horietako batzuk oso oso merke. Arazoa da kanpo liburudenda batetik erosten nituela eta beraz liburu bakoitzagatik gastuak ordaindu behar nituen.

Azkenean zuzenean erosi ditut, horietako 12, hainbeste bidaltze gasturik gabe http://www.betterworldbooks.com helbidean.

Baina bai, nik ere pila erosi ditut amazonen.

Nork: Theklan.2009/03/15 14:05:16.864 GMT+1
http://galder.net78.net

Amazon (.com eta co.uk) - komeni da konparatzea dolar eta liberaren arteko prezio ezberdinak produktu berberetan - ezinbesteko bihurtu zaizkit ez bakarrik liburuak, baita DVDak erosteko ere. Ala eta guztiz ere, nik behintzat, kontuz ibili behar dut kreditu-txartelarekin sorpresak ez izateko komentatzen duzun moduan erraza eta erosoa delako erostea

Denaden, abebooks.com eta haren bertsio hispanoa iberlibros.com gomendatuko nizueke bigarren eskuko liburuak ikusi eta erosteko. Azken biak: Enric Gonzálezen “Historias del Calcio” eta Julio Ganbaren "Sobre casi todo"

Izan ongi.

Nork: Ibon.2009/03/16 12:06:27.840 GMT+1
http://twitter.com/olagarroa

Eskerrik asko bioi informazioa partekatu eta emandako aholkuengatik. Ondo segi.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/03/16 13:48:02.962 GMT+1

Barka nazala Julio Cambak, eta zuere ere, otoi.

Nork: Ibon.2009/03/16 18:09:24.018 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak