Joan den asteazkenean argazkilari eta kameralari asko etorri ziren HUHEZI fakultatera, bereziki lehendakaria bertara etorri zelako Mondragon Unibertsitatearen ikasturte hasierako ekitaldira. Gehienak, bistan da, profesionalak ziren, eta kamera oso sofistikatuak ekarri zituzten. Beste batzuk, berriz, etxean ibiltzeko moduko kamera txikiekin konpondu ginen, ahal bezain ondo.Yera Sanchez lankideak ezin hobeto harrapatu zuen unea, non amateurra eta profesionala elkarren ondoan saiatzen ari ziren beren lana ahalik eta txukunen egiten, bakoitza bere baliabideekin.

Erantzunak
Diozunarekin bat egiten dudan arren, artikuluan beste gauza batzuen artean zera dio: "objetivo grande, igual a profesional e igual a genio de la fotografía. Los humanos somos así de elementales."
Lehen ere hitz egin da horri buruz, baina "reflex" batek 300-400 euro balio duen merkatuan, erraza da profesionala ematea...
Askotan emaitza hobeak lortzen ditu jendeak kamera "txarragoekin" armatostearekin baino.
Nork: oier u..2009/09/29 09:31:28.223 GMT+2
http://anpulubila.tximinia.net
Zu zara adibiderik onena. Oso argazki onak ateratzen dituzu kamara normaltxo batekin. Horrek esan nahi dau dana ez dala argazki kamera, badaudela beste osagai garrantzitsu batzuk: enfokea, momentu onena aukeratzeko gaitasuna....
Nork: Larraitz.2009/09/29 15:46:10.799 GMT+2
Nork: Joxerra Agirreurreta.2009/09/29 19:03:12.596 GMT+2
Amaitzeko, Joserra, ez zakiat zeinek bete duen hobeto kazetari lana, ez baitut ezagutzen alboko neska, baina bazakiat blog honetako irakurleak ez ditudala saltzeko, zuek zarete-eta nire bitaminarik onena. Besarkada handi bana hiruroi.
Nork: Joxe Aranzabal.2009/09/29 19:36:04.178 GMT+2