Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/02/11 07:51:38.652 GMT+1

Amaren errautsak

Tia Balen errautsak botatzen Atzo amaren errautsak zabaldu genituen Esteñibar baserrian, Elorrion, zehatzago esateko, intxaurrondo gazte baten ondoan, eguerdian bertan sartu genuena, eta olibondo gazte baten inguruan, orain dela gutxi sartutakoa. Amak izugarri maite zituen Esteñibar eta hango inguruak. Horregatik aukeratu genuen leku hura beretzat.

Lehenago, beste intxaurrondo bat egon zen hor, ihartu bitartean itzal ona eman zigun, eta amak estimatzen zuen. Arbola sartu berriak ere berdin egingo du, heldu bezain laster.

Senitartekoak eta lagunak elkartu ginen Esteñibarren, ekitaldi xume bat egiteko, tartean tia Juanita eta tia Balen, ama zenaren ahizpak, eurak izan ziren zaharrenak han, eta baita Paula txikia ere, gure arteko gazteena. Bukatzeko, abestu genuen Xabier Letek Xalbadorri eskainitako abestia, amari abesti hori bereziki gustatzen zitzaion-eta. Egun gogoangarria.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/02/11 07:51:38.652 GMT+1
Etiketak: ama errautsak esteñibar elorrio paula | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Gure amomaren errautsak bi lekutan bota genituen. Bata San Anton zubian, Bilbon, han gertu jaio baitzen eta Abrako uretan, bere leku kuttuna zelako.

Ni ez nintzen gai izan joateko, baina Abra paretik pasatzen naizen bakoitzean berarekin gogoratzen naiz, nahiz eta beti daroadan nirekin.

Nork: Nahikari.2008/02/11 17:06:50.196 GMT+1
www.goiena.net/blogak/begietatik

Aupa, Nahikari! Guri ere horrelako zerbait gertatuko zaigu intxaurrondora hurbiltzen garenean. Besarkada bat.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/02/11 22:24:23.019 GMT+1
http://goiena.net/blogak/faroa

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak