Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/10/12 07:50:34.042 GMT+2

Amabirjina garotakoa

Nikolas Zendoiari irakurri nion lehen aldiz esapide hori, Amabirjina garotakoa, Pilarikaz ari zela, alegia, gaurko egunagatik. Eta harritu egin nintzen, mutikotan gaurko egunez gu ere Aguletara joaten baikinen, aitaren baserrira, aitak lagundu egiten baitzien tio Patxiri eta Jose Kruz lehengusuari garo biltzen. Goizean goizetik etxetik irten, Kanpazar igo, eta Angiozar aldera egiten genuen, San Migel de Montetik aurrera, pinudi batzuetara iritsi arte. Han nagusiak jo eta su hasiko ziren lanean, gu jolasean genbiltzan bitartean, ni bai, behintzat. Eguerdian, berriz, Jesusa lehengusinak ekarriko zuen bazkaria astoan, eta hantxe bazkalduko genuen, basoan, nagusiek arratsaldeko saioari ekin aurretik. Pentsatzen dut beste baserri askotan gauza bera egingo zutela, eta horregatik emango ziotela Pilarikari izen hori, Amabirjina garotakoa.

Zorionak!
Gaurko egunez, hiru pertsona oso hurbilek egiten dituzte urteak: Bego emazteak, Pili Otxoak eta Joxe Felix Diaz de Tuestak. Hirurei, nire besarkadarik beroena. Urte askotarako!

Nork: Joxe Aranzabal.2008/10/12 07:50:34.042 GMT+2
Etiketak: pili bego pilarika joxefe zendoia | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zorionak lehengusinari ba!

Nork: Iñaki Murua.2008/10/12 10:16:11.850 GMT+2
http://imurua-botxotik.blogspot.com/

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak