Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/09/04 08:45:02.438 GMT+2

Altxor uhartean berriro

Egun hauetan Altxor uhartea irakurtzen ari naiz berriro, Robert Louis Stevenson idazlearen eleberririk ezagunena seguruenik, oraingo honetan Elkar argitaletxeak argitaratuta. Lanetik etxeratu bezain laster, liburua hartu, jarri eta irakurtzen hasten naiz Jim Hawkins gaztearen gorabeherak bukaneroen artean. Izugarri gozatzen ari naiz liburua, nahiz eta badakidan gaur bertan amaituko dudala.

Gauez, piraten orroak
Seminarioan sartu berri ginela, Saturraranen, noiz edo behin, jeneralean larunbatetan, Altxor uhartea jartzen ziguten lo hartzeko orduan, disko batean baitzuten grabatuta Stevensonen lana, oso ondo eginda, gainera. Logela handietan egiten genuen lo orduan, ikasle piloa batera, oheak ilaratan zeudela, eta denok desiratzen izaten ginen istorio hura entzuteko: "Ron, ron, ron, la botella de ron...!" Inor ez zen lokartuko, harik eta azken korapiloa askatu arte, halakoxea baitzen istorioaren indarra.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/09/04 08:45:02.438 GMT+2
Etiketak: stevenson elkar altxor_uhartea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak