Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/12/10 08:00:37.211 GMT+1

Aldizkarien errebolta

Gaur egun Kindle irakurgailu digitalean erositako aldizkari bat ezin da Sony Reader edo beste irakurgailuetan irakurri, Amazonek formatu itxi bat darabilelako bere irakurgailuan. Zenbait argitaletxe ez daude bat ere pozik politika horrekin —bestalde, gaur egun Amazonek saldutako aldizkari digitalen %30 ordaintzen die argitaratzaileei; gainerako %70 beretzat gordetzen du—, eta pozik ez daudenez, antolatu dute aliantza bat sortzeko denda birtual bat, non edozeinek eros baititzake taldeak eskainitako produktuak, hala nola, Time, The Wall Street Journal, Wired eta Vanity Fair. Behin aldizkariok erosita, bertako edukia libre geratuko da edozein irakurgailutan irakurtzeko.

Argi dago erabiltzaileon ikuspegitik hobea dela argitaratzaileen jokamoldea Amazonena baino. Biek ala biek kobratu egingo dute edukien truke, baina haiek askatasun handiagoa emango digute erositakoa edonon irakurtzeko.
Egunkaria libre!

Nork: Joxe Aranzabal.2009/12/10 08:00:37.211 GMT+1
Etiketak: aldizkariak digitalak amazon kindle | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak