- Nahiz eta hedabide tradizionalek Obama maite, berriek eman diote garaipena: Internet, marketin birala, telefono bidezko mezuak, bideoak YouTuben, bideo jokoak. Obamak jendetzak mobilizatu ditu, ezohiko zerbait AEBetako politikan, baina mobilizaziorik biziena ikusi da hedabide berrien erabileran, txat eta sare sozialetan.
2008/11/06 09:45:56.294 GMT+1
Albiste onak
Atzo kontrol eguna izan nuen Galdakaoko Ospitalean. Hara joan aurretik
baina, goizeko lehen orduetan, ordenagailura joan, eta ikusi nuen
Obamak irabazi zituela hauteskundeak AEBetan. Albiste ona. Gero, autoan
nindoala, informazio gehiago jaso nuen Euskadi Irratian. Itxaron gelan
telebista zegoen piztuta, Tele5, eta han ere, ez zegoen beste
mintzagairik. Odola aterata, kafe ordua. Egunkariek ez zuten esaten nor
zen irabazlea, baina artikulu interesgarriak aurkitu nituen zenbaitetan. Lluis
Bassets adituak, esate baterako, hau zioen artikulu batean, El País
egunkarian:
Nork: Joxe Aranzabal.2008/11/06 09:45:56.294 GMT+1
Etiketak:
galdakao
aeb
obama
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Nork: Josu.2008/11/06 10:18:06.867 GMT+1
http://eibar.org/blogak/josu