Bost urte egin ditut Prednisona hartzen, kortikoide bat lagundu didana erretxazoa saihesten hezur-muineko transplantearen kausaz. Azazkalak pitzatuta eta desitxuratuta dauzkat, horrenbesteraino ahuldu baititu Prednisonak aldi luze honetan: bigarren mailako kalteak.
Azkenean baina, iritsi da garaia agur esateko kortikoideari. Bost urte hauetan poliki-poliki joan behar izan dut jaisten botikaren kopurua, nire gorputzak izugarri igartzen zuen-eta edozein jauzi, txikiena izanda ere. Azken aldian zazpi egunean behin bakarrik hartzen nuen, 2,5 mgr. Oso kopuru txikia.
Orain astebete daramat ezer hartu barik, eta aurrerantzean asmoa dut ezer ez hartzeko, ea gorputzak zelan erantzuten duen.
2009/01/03 12:23:35.916 GMT+1
Agur Prednisona, agur
Nork: Joxe Aranzabal.2009/01/03 12:23:35.916 GMT+1
Etiketak:
prednisona
minbizia
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Ea dena ondo ateratzen den. Orain arte bezala.
Urte berri on, bide batez, zuri eta zure gertukoei.
Nork: iturri.2009/01/03 12:50:20.010 GMT+1
http://eibar.org/blogak/iturri
Nork: Joxe Aranzabal.2009/01/03 16:24:19.845 GMT+1
http://goiena.net/blogak/faroa