Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/05/29 07:59:39.821 GMT+2

Agur jaioterriko etxeari

Gaur goizean pasatu naizenean Mondragoeko saihesbidetik, Musakolan, begiratu egin dut gure betiko etxerantz, halako sentipen gazi-gozo batekin, dagoeneko ez baita gurea. Atzo bertan paperak egin eta saldu genuen, giltza eta guzti.

Etxe horretan --Gipuzkoa etorbidea 40, 1. eskuina-- igaro genituen gure haurtzaroko eta gaztaroko urterik gehienak, aita eta amarekin batera. Etxe ona izan da guretzat. Nik, behintzat, oso oroimen onak ditut bertakoak. Etxea saltzearekin batera, itxi egin dugu gure bizitzetako kapitulu bat. Baina etxe hori beti izango dugu gogoan, gure ibilbidearen parte bat baita. Etxetiar berriei, zorterik onena.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/05/29 07:59:39.821 GMT+2
Etiketak: musakola mondragoe etxea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak