Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/10/20 21:32:19.204 GMT+2

Agur ETA, betiko

ETA sortu zenean nik 6 urte nituen, mutiko bat. 59 egitekotan nago irakurri dudanean ETAk amaitutzat jo duela borroka armatua, terrorea. 2011ko urriaren 20a izango da, seguruenik, egunik esanguratsuenetako bat euskaldun askoren bizitzan, urteetan zain egon baikara noiz iritsiko ote zen egun hau, amai zedin, behin betiko, biolentziaren zikloa.

Gogoan ditut bereziki Iñaki Etxabe, Agurtzane Arregi, Juan Luis Agirreurreta, Isaias Carrasco eta beste mondragoetar, euskaldun eta espainiar asko alperrik hil direnak urte hauetan. Orain tokatzen zaigu elkarbizitza antolatzea, bihar-etziko Euskal Herria —gu eta geure seme-alabak—, bakean bizi dadin, berak nahi duen antolamenduarekin.

Nork: Joxe Aranzabal.2011/10/20 21:32:19.204 GMT+2
Etiketak: terrorismoa bukaera eta | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Besarkada handi bat, Joxe!

 

Nork: patxi lurra.2011/10/22 22:40:03.916 GMT+2
www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak