- Aukera ematen du gorde beharreko testu zatiak koloreztatzeko.
- Posible egiten du oharrak egiteko gordetako dokumentuari, post it moduan.
- Bai koloreztatutako testu zatiak eta oharrak partekatu egin daitezke lagunekin, kasu honetan bezala.
- Irakurgaia ez ezik, gorde nahi den orriaren pantaila-irudi bat ere gorde dezake Diigok. Horri esker, jatorrizko web orria desagertzen bada, haren irudia gordeta geratuko da.
- Nahi izatera, aukera ematen du bertan gordetako irakurgai guztiak aldi berean del.icio.us-en gordetzeko, era automatikoan.
Hala ere, ez dut asmorik, oraingoz behintzat, del.icio.us alde batera uzteko, bertan daukat-eta beste kontu bat, Huheziko, non partekatzen baitut irakurgai asko, 800etik gora, nire departamenduko lankideekin. Larunbata ezkero, Diigon gordetzen ditudan irakurgaiak automatikoki gordetzen dira Huheziko kontuan.

Idatzi artikulu bat