Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/08/25 08:30:22.162 GMT+2

Agur Bloglines, ongi etorri Reader

Bizpahiru urtez ibili naiz Bloglines informazio batzailea erabiltzen, baina orain pare bat hilabete kontu bat ireki nuen Google Reader batzailean, probatzeko. Eta behin probatuta, erabaki dut hemendik aurrera Google Reader erabiliko dudala, arrazoi nagusi batengatik: Google Reader-ekin denbora aurreratzen dut, informazioi iturriak bizkorrago bistaratzen ditut-eta, batez ere feedak modu laburtuan jasotzen ditudanean.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/08/25 08:30:22.162 GMT+2
Etiketak: bloglines google_reader | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nork: demonocrazy.2008/08/25 13:42:49.946 GMT+2
www.goiena.net/blogak/demonocrazy

Aupa Joxe.

Nik zalantza bera izan nuen duela hilabete batzuk baina orduan bloglines hautatu nuen. Zure erabakia gehiago arrazoitu al dezakezu?

Ea konbentzitzen nauzun!

Mila esker.

Nork: ibon.2008/08/26 11:39:09.464 GMT+2

Nik bide luzea egin dut: Bloglines -> Google Reader -> Bloglines Beta -> Bloglines

Erabilera azkarrena eta praktikoena daukana niretzat Bloglines da.

Nork: Gari.2008/08/26 12:38:13.389 GMT+2
http://eibar.org/blogak/teknosexua

Ba nik ere bloglines dut gustuko... baina izango duzu arrazoiren bat, Joxe. Nirea ohitura ere bada ze horretxekin hasi nintzen eta aldatzea... nagi nago aldatzeko.

Nork: Iban Arantzabal.2008/08/26 17:48:21.081 GMT+2
http://www.arantzabal.com

Google Reader-ek di-da batean ekarri zizkidan feed guztiak Bloglinestik, eta, hantxe bezala, txukun-txukun banatu zizkidan karpetatan.

Hortik aurrera, gustukoago dut zelan agertzen zaizkidan mezuak eskuineko leihoan. Orain mezuen izenburuak bakarrik irakurtzen ditut lehen kolpean. Baten bat interesatuz gero, klik egin eta bertan irakurri. Horrekin bakarrik, uste dut bizkorrago nabilela, eta informazio iturri gehiago irakurtzen ditudala.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/08/26 19:10:30.115 GMT+2
http://goiena.net/blogak/faroa

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak