Aurreko batean argitaratu nuen
glosarioan agregatzaile hitza erabili nuen, aurretik
beste askok erabili duten moduan. Orduan
Ibaik galdera bat egin zuen erantzunetako batean:
- Ez al dago "agregatzailea" izendatzeko beste erarik? Erdarakada izugarria iruditzen zait... eta gainera zatarra.
Nik orduan erantzun nion ez nuela ezagutzen agregatzaileren pareko hitzik. “Nazioartekoa da, eta, besterik agertu ezean, nik hori erabiliko dut”. Izan ere hitz hori
aggregator hitz ingelesetik baitator, eta ez
agregador espainoletik. Baina handik gutxira
Anjelek erantzun zuen, eta hona ekarri dut erantzuna, hasierako eztabaidari argia egin diezaiokeelako:
- Hona agregatzaile batek betetzen dituen lanak: aurkitu, jaso, bildu; elkartu; sakabanaturik zeudenak, antolatu eta elkarren ondoan jarri; erantsi… Hiztegian bada horiek guztiak biltzen dituen aditz bat: Batu: aurkitu. Batu: jaso, bildu. Batu: elkartu. Batu: sakabanaturik zeudenak, antolatu eta elkarren ondoan jarri. Batu: erantsi "Batzaile" hitzak, esanahiari dagokionez, primeran ordezka dezake "agregatzaile". Polita den ala ez, estetika gaitzetsi gabe ere, nik uste dut halako hitzek praktikoak eta argiak izan behar dutela. (…) Hor dauzkagu boto-batzailea edo ontto-batzailea bezalako hitzak. Udalakoak astaputz-batzaileak omen dira Azkuek dionez… "Nik egunero begiratzen diot aurki batzaileari".
Egia esan, nik ez nuen berba horren berririk, baina Anjelek emandako arrazoiak pisuzkoak iruditzen zaizkit. Zuek zer diozue?
Erantzunak
Galdera bat, zein ezberdintasun dago jario irakurle (edo irakurgailu) eta batzaile (edo agregatzaile) baten artean? Eskerrik asko.
Nork: ibai.2007/07/17 17:24:42.910 GMT+2
Agregatzailea -> norbaitek erabakitako jarioak erakusten dituen web gune publiko (pribatua ere izan daiteke baina arruntena publiko) bat dela esan genezake.
Ez da erantzun oso akademiko bat baina ea nahikoa duzun.
Nork: Teketen.2007/07/18 13:26:27.990 GMT+2
http://www.teketen.com
Nork: Joxe Aranzabal.2007/07/18 19:14:49.462 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/faroa
askotan somatu izan dut berrikuntzaren premiak eraginda besterik ezean hartutako hitz horien ordezko egokiagoen bila jarduteko guneren baten falta gurean.
polita iruditu zitzaidan @ bilduaren inguruan egon zen saltsa hura...
gustura erabiliko nuke, esaterako, download-entzako ordain egokiago bat. "erauzi" ez al da "jaitsi" baino egokiagoa?
ondo izan
Nork: inaxio.2007/07/18 19:35:12.667 GMT+2
http://em.luberri.net
Erauzi hitzak erabiltzaile arrunten artean zabaltzeko aukera gutxi dituela esango nuke.
"Batzaile"-rena ederto konpondua.
Nork: Etsur.2007/07/19 22:59:52.786 GMT+2
Eskerrik asko azalpenagatik.
Erauziren inguruan, Ubuntun behintzat ZIP artxiboak deskonprimitzeko erabiltzen da, eta uste dut horrela jarraitu beharko lukeela. Nik behintzat erauzirekin 'zerbait nonbaitetik atera' ulertzen dut.
Download eta upload berriz, internetera fitxategiak igo eta jaistea da. Uste dut bi hitz hauekin hobeto ulertzen dela esanahia, eta oso hitz arruntak dira.
Hori bai, nik ere faltan botatzen dut horrelako hitz berriak eztabaidatu eta zehazteko zerbait.
Nork: ibai.2007/07/20 10:11:54.039 GMT+2
Horrek ere "erabiltzaile arrunten artean zabaltzeko aukera gutxi dituela" esango dute askok akaso, baina nik ez dut hala uste:
Edukiak deskargatzeko (eraisteko!) webgune batean sartu, eta botoi batean "eraitsi" irakurtzen badugu beheranzko gezi tipikoaren ondoan, beharbada hasieran bitxia irudituko zaigu, baina ez dugu "eraitsi"ren esanahiaz zalantzarik izango. Hitz hori beste behin beste webgune batean aurkituz gero, ziur nago hortik aurrera "pasahitz" bezain arrunta irudituko zaigula "eraitsi" hitza.
Nork: Jakue.2007/08/26 00:38:18.104 GMT+2