Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/10/13 07:51:28.679 GMT+2

Afaria Elorrion Erasmus ikasleekin

Erasmus ikasleak sukaldariekin Joan den ostiralean afaria antolatu genuen Elorrion, Alkartu elkartean, Erasmus ikasleekin. Zortzi etorri ziren, Huheziko bostak (Chiara, Louise, Sara, Saskia, eta Tieme), bat Goi Eskola Politeknikotik (Julien), eta bi Enpresa Zientzien Fakultatetik (Adriana eta Taric).

Eguraldia primerakoa izan genuen. Hori aprobetxatuz, ostera bat egin genuen herrian, bertako kale eta etxe ederrak ikusten. Trago bat hartu genuen Tanger tabernan, eta gero, afaltzera.

Hasi aurretik baina, Juan Mari Lersundik elkartea erakutsi zigun, eta bertako historia kontatu. Bitartean, Bego emaztea eta Balen laguna azken ukituak ematen ari ziren sukaldean. Afaria zoragarria izan zen. Gure ikasleek apetito ona erakutsi zuten, baita egarri puntua ere. Azkenean, elkartea bete egin zen, eta zenbait mahaitan kantuan hasi ziren. Berandu, baina pozik joan ziren denak Mondragoera. Orduko zenbait argazki Flickr-en ipini ditut ikusgai.

Nork: joxe.2008/10/13 07:51:28.679 GMT+2
Etiketak: erasmus08 alkartu elorrio | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak