Arratsaldeko 20:00etan jarri genuen hitzordua, Portaloian, Arrasateren
bihotzean. Hotz egiten zuen. Iñaki, harrituta, zer aldatuta dagoen
Mondragoe. Aspaldi etorri barik zegoen, antza. Kajoi tabernan trago bat
jota, Erreka jatetxera egin genuen. Han Gontzal Landa agertu zitzaigun,
Mondraberri agerkari digitaleko kazetaria, eta argazki batzuk atera
zizkigun. Bederatziak inguruan, mahaira egin genuen.Ondo afaldu genuen, hitz eta pitz denbora guztian: hirigintza, krisi ekonomikoa, bihotzeko kontuak... denetik apur bat egin genuen berba, Arrasate Pressen gainean izan ezik. Bukaera aldera, argazki batzuk atera Joxeferen argazki makina marabillosoarekin, eta konturatu orduko, ia gauerdia. Ordaindu, eta joan egin ginen, bakoitza bere habiara, hitzordu jakin barik hurrengo baterako. Dena ondo badoa, bost urte barru izan daiteke, 25. urteurrenean.

Erantzunak
Nork: aitor.2008/12/03 09:53:38.711 GMT+1
Nork: Joxe Aranzabal.2008/12/03 11:16:20.534 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/leihoa