Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/10/19 07:03:40.370 GMT+2

Abade martxosoa

Abademartxosoa.jpg Erlijio kontuetan Herbereheak gu baino aurreratuago ikusi ditugu maiz, bai behintzat eliza katolikoari dagokionez. Garai batean Holandako katiximak harrotu zituen hautsak Europa zaharrean. Gaur, berriz, Roderick Vonhögen abade gaztea egin da famatu, goizero egiten duen pokastinari esker, zeinak irabazi baitu Herritarren Saria Pokastin Erlijioso Onenari.

Aita Roderick Utrecht-eko Artxibarrutitik mintzatzen da egunero 30 minutuz, eta, egia esan, gai asko jorratzen ditu: musika, albisteak, telesaioak, bideojolasak, historia, osasuna, zientzia fikzioa… Entzun, eta igarriko duzue abadea martxosoa dela oso.

Nork: joxe.2006/10/19 07:03:40.370 GMT+2
Etiketak: catholic-insider utrecht pokastina | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Teknosexuaren goiburua gogoratzen dit irudi horrek.

Nork: Luistxo.2006/10/19 10:00:42.918 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/luistxo

Arrazoi duzu. Baita Applek ipod-en inguruan darabilen estetika

Nork: Joxe Aranzabal.2006/10/19 21:10:20.640 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/faroa

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak