Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/09/24 07:26:16.863 GMT+2

8. probintzia podcast bidez

Gari Araolaza lagunari esker, berak grabatu baitzidan “8. probintzia” atalaren bigarren irratsaioa Euskadi Irratiaren Amarauna programan, gaur ipintzea daukat atal horren podcasta hemen. Entzun ez zenutenok, hortaz, aukera duzue hemen entzuteko atzo esandakoak.

Edukiak
Bigarren irratsaio honetan honako gaiok landu ditugu:
  1. Izenak: weblog, blog, bitakora.
  2. Zenbat blog dauden euskaraz.
  3. Aste honetan zertaz hitz egin den euskal blogosferan.
  4. Hiru blog aipagarri: Sarean.com, Txioka.net eta Etxebarri.
Mila esker, berriro ere, Gari Araolazari egindako mesedeagatik.


powered by ODEO

Nork: Joxe Aranzabal.2007/09/24 07:26:16.863 GMT+2
Etiketak: 8 euskadi_irratia amarauna probintzia | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Ze aukera ona zure irratsaioa orain blogean entzutekoa. Zorionak eta eskerrik asko.

Terminologiaz, bai, blog eta weblog gauza bera dira, baina badago edo egon da halako ñabardura lexiko bat bien artean, kolektiboak (weblog) eta pertsonalak (blog) desberdintzen dituena. Nik hala ikusten nuen kontua, behintzat, 2004an idatzitako artikulu honetan.

Nork: Luistxo.2007/09/24 09:02:23.037 GMT+2
http://eibar.org/blogak/luistxo

Domeka goiza... eskerrak podcast honi. Horrela erosoago jarraituko ditugu esandakoak.

Eskerrik asko Etxebarri blog apalaren aipamenagatik, portzierto.

Nork: Iban Arantzabal.2007/09/24 09:48:24.924 GMT+2
http://www.arantzabal.com

Eskerrik asko, lagunak, baina meritua Garirena, berak egin baitzuen grabazioa.

Luistxo, zure artikuluan adierazten zenuen ñabardura hori izan liteke garai hartako adierazgarri, bi hitzen arteko lehia bizia zenean. Gaur egun, berriz, iruditzen zait blog berba nagusitu dela, eta garai bateko ñabardura horiek desegin egin direla. Ni, behintzat, irakurtzen ari naizen materialean (liburuak eta artikuluak) ez dut horrelako bereizketarik aurkitu. Hala ere, gustura jaso dut zure ekarpena. Mila esker.

Nork: Joxe Aranzabal.2007/09/24 11:54:10.201 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/faroa

Bai... domeka goizak lo iteko izeten direz!

Oso interegarrie elkarrizketa! Zorionak!

Nork: Nahikari.2007/09/24 12:51:51.266 GMT+2
www.goiena.net/blogak/begietatik

Ni 8. probintzia Idaho zelakoan nengoen...

Nork: mikel.2007/09/25 11:21:10.026 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/zubia

Errenferentziak:

.... Zerrenda luzea da osatu da aste pare bateko tartean: Joxe Arantzabal tokaio farozaina igandero entzun dezakegu Euskadi Irratiako Erreferentzia:  Neu ere esatari! 2007/10/04 00:12:58.951 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak