Edukiak
Hirugarren saioan honako gaien inguruan egin genuen berba:
- Zertaz hitz egin den aste honetan euskal blogosferan.
- Hiru blog aipagarri: Gaztelumendi.org, Harrikadak eta Patxitrapero.
- Zelan egin blog bat.
Nork: Joxe Aranzabal.2007/10/01 07:36:08.046 GMT+2
Etiketak:
8
euskadi_irratia
probintzia
amarauna
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Estimatzen dizut bene-benetan eskeintza, ezin saihestu ordea halako irudipen bat: "baina nola, nitaz ari da? hau konfunditu egin da". Trapero izena, eta trapero sentitu gainera, zer daukat nik inori erakusteko?
Edonola ere, eskerrikasko Joxe! A, eta oso txukuna saioa, atsegina eta entzunerreza. Segi holaxe!
Nork: Patxi.2007/10/01 10:48:44.102 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com
Nork: Joxe Aranzabal.2007/10/01 14:13:17.239 GMT+2
Atzo goizean Más que palabras-en egon nintzen. Hona hemen froga, entzungai. Hamar minutuko elkarrizketa egin zidan Javier Vizcaínok.
Eguerdian, berriz, amarekin hitz egin nuen eta esan zidan Euskadi Irratian norbaitek aipatu ninduela. Pentsatu nuen zu zinela, Joxe, eta gaur konfirmatu da. Eskerrik asko.
Amak barrez zioen ez naizela batere "patxadatsua". Esan nion, zu bezalako gurasoekin zaila dela seme patxadatsua ateratzea.
Enpin... eskerrik asko berriro ere.
Nork: iturri.2007/10/01 20:54:19.182 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/iturri
Gustura entzun ditut (ditugu, txikiak ahotsa entzunda harritu samarra )orain artekoak Joxe, pozik hartu nuen nik neuk zure saioa nire ordenagailuan jaso ahal izango nuen kontua (zure lanari probetxu on ateratzeko asmoz), baina ez dut asmatu eskuratzen. Besterik ez bada mahats bilketa egunerako lezioa prestatuta ekarri.
Musu bat, ea EITBk kopiatzen dizun eta eskura jartzen dituen bere produktuak
Nork: Bernar.2007/10/04 23:25:56.575 GMT+2