Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/06/25 07:42:39.357 GMT+2

7.500 blog inguru daude euskaraz

Gaur egun 7.523 blog inguru daude euskaraz, orain urtebete baino 2.059 gehiago. Orduan esan genuen bezala, blog horiek guztiak ez daude bizirik. Euskarazko blog horiei aplikatzen badiegu David Sifryk Technorattin erabiltzen zuen neurria, blog horien %55 bakarrik leudeke bizirik, alegia, azken hiru hilabeteotan behin gutxienez zerbait argitaratu dutenak. Kasu horretan, esan beharko genuke 4.137 blog inguru daudela bizirik.

Kopuru horietara iristeko, arakatu ditugu hiru esparru: blog komunitateak, blog plataformak eta hortik zehar dauden blogak, beste plataformetan barreiatuta, hala nola, Blogger, WordPress, TypePad eta La Coctelera, besteak beste.

Blog komunitateak
Gogoan izan blog komunitate bat dela blogari talde bat, biltzen dena erakunde baten aterpean, komunitate bat sortzeko. Kasu horietan, blogariek errespetatu behar izaten dituzte komunitatearen arauak. Faroa, adibidez, Goiena.net blog komunitatean dago. Blog komunitate hauetan 746 blog aurkitu ditugu.

Blog komunitateak
Blog kopurua
Eibar.org
32
Goiena.net
146
Uztarria.com
29
Berria.info
10
Baleike
10
EHU
220
Deustuko Unib.
50
Mondragon Unib.
6
Jakintza Ikastola
150
Larrabetzu
13
Atxukale
4
Gaur8
5
Eskohitza
17
Dobera blogak
20
eitb24
19
Guebs
15
GUZTIRA
746

Blog plataformak
Aintzat hartu blog plataforma dela aplikazio bat, eta horren bidez edonork sor dezake blog bat, hiru pauso emanda: ireki kontu bat, eman zure datuak eta aukeratu eredu bat. Blog plataforma horietan aurkitu ditut 6.377 blog euskaraz.

Blog plataformak
Blog kopurua
Blogari.net
1.752
Blogak.com
2.609
Mundua.com
500
Nireblog
1.496
Mahatsorriak
20
GUZTIRA
6.377

Gainerakoak
Kopuru horiei beste 400 gehitu dizkiet, hortik zehar, beste plataformetan dabiltzan euskal blogariak kontuan hartzeko. Horrela iritsi gara hasieran emandako datura: 7.523 blog. Hala ere, kontuan izan kopuru horri beroarenak kendu behar zaizkiola, Sifryk proposatutako bidetik, eta orduan geratuko garela 4.137 bat blogekin, zelan edo halan euskaraz ari direnak.

Datuak biltzen lagundu diguzuen guztiei, mila esker.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/06/25 07:42:39.357 GMT+2
Etiketak: euskara blogak | Permalink | Erantzunak (9) | Errenferentziak: (2)

Erantzunak

Kaixo Joxe, datu interesgarriak benetan. EHU eta Deustuko blogak zakabanatutak daude, edo ahal dira ikusi leku zentralizatu batetan?

Nork: David Sanchez Bote.2008/06/25 08:26:23.703 GMT+2
dsanchez. blogs.mondragon.edu

Bigarren kuadroan txarto jarri duzu azken kopurua: 6377 izan behar du eta ez 7123.


Nork: txerra.2008/06/25 09:01:48.085 GMT+2
http://www.blogak.com/garaigoikoa

Eskerrik asko, Txerra, zuzenketarengatik. Konpondu dut. David, aipatzen dituzun blogak sakabanatuta omen daude.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/06/25 09:55:49.278 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/leihoa


Aupa Joxe!!

Dantzan.com-en ere badugu blog komunitate txiki bat.

Ondo segi.
oier.

Nork: oier.2008/06/25 10:22:21.056 GMT+2
http://www.dantzan.com/blogak/oier

Apa Joxe!
Alegialdean ere badugu blog komunitate txiki bat, blogsome erabiltzen dugu gehienok.
ondo izan.

Nork: txarli.2008/06/25 10:42:58.382 GMT+2
http://balerditik.blogsome.com

Eta Txorierrin ere, badago blog komunitatetxoa, 8 blogekin.

Nork: txerra.2008/06/25 10:59:38.595 GMT+2
http://www.blogak.com/garaigoikoa

Hona beste pare bat:

Legazpiko Zingizango euskara elkartea
http://www.zingizango.com/blogak 7 blog
eta

Orio eta Aiako Karkara
http://www.karkara.com/blogak beste 7 blog





Nork: Eneko.2008/06/25 13:40:03.405 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/prospektiba/

hementxe beste bi komunitate txiki:

http://www.unibertsitatea.net/blogak (21 blog)

http://www.elgoibarren.net/content/view/688/38/ (7 blog)


Nork: Asier.2008/06/27 08:21:45.691 GMT+2
http://eibar.org/blogak/sarasua

Joxe kaixo,
Igor nauk, Californiatik (ee.bb.).
aizu, bistatu dut bidalitakoa eta eskerrik asko. interesgarria. jarraituko dugu. goraintziak.
Igor Calzada.

Nork: icalzada.2008/07/04 09:39:58.441 GMT+2
http://www.igorcalzada.com

Errenferentziak:

...ternet/Nace/Euskaltube/You/Tube/vasco/elpeputec/20070903elpepunet_7/Tes">Euskal blogosferak, oso modu proaktiboan erreakzionatu omen du. Horren testigantza bezala euskara beraren presentzia sarean. Ez al da mapa globale...

Erreferentzia: Where are you from? - Igor Calzada 2008/07/06 02:00:13.514 GMT+2

...ertags.com/about">About Contact Us popular public links >> blogosfera 7.500 blog inguru daude euskaraz - Faroa Saved by dtuhusdu on Sat 25-10-2008

Erreferentzia: Recent Links Tagged With "blogosfera" - JabberTags 2008/10/26 17:49:07.755 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak