Kopuru hauetara iristeko, arakatu ditut hiru esparru: blog komunitateak, blog plataformak eta hortik zehar daudenak barreiatuta, beste plataformetan.
Blog komunitateak
Gogoan izan blog komunitate bat dela blogari talde bat, eta biltzen dira erakunde baten aterpean, komunitate bat sortzeko. Kasu horietan, blogariek errespetatu behar izaten dituzte komunitatearen arauak. Blog komunitate hauetan 876 blog aurkitu ditugu.
| Blog komunitateak |
Blog kopurua |
|---|---|
| Eibar.org |
23 |
| Goiena.net |
123 |
| Uztarria.com |
23 |
| Berria.info |
18 |
| Baleike |
10 |
| EHU |
500 |
| Deustuko Unib. |
44 |
| Jakintza Ikastola |
110 |
| Aikor |
10 |
| Larrabetzu |
10 |
| Atxukale |
5 |
| Gaur8 |
5 |
| GUZTIRA |
876 |
Blog plataformak
Aintzat hartu blog plataforma dela tresna bat, zeinaren bidez edonork sor dezakeen blog bat, hiru pauso emanda: ireki kontu bat, eman zure datuak eta aukeratu eredu bat. Blog plataforma horietan aurkitu ditut 4.488 blog euskaraz.
| Blog plataformak |
Blog kopurua |
|---|---|
| Blogari.net |
2.435 |
| Blogak.com |
1.200 |
| Mundua.com |
250 |
| Nireblog |
588 |
| Mahatsorriak |
15 |
| GUZTIRA |
4.488 |
Gainerakoak
Kopuru horiei beste 100 gehitu dizkiet, hortik zehar, beste plataformetan dabiltzan euskal blogariak kontuan hartzeko. Horrela iritsi gara hasieran emandako datura: 5.464 blog. Hala ere, kontuan izan kopuru horri beroarenak kendu behar zaizkiola, Sifryk proposatutako bidetik, eta orduan geratuko garela 3.005 bat blogekin, zelan edo halan euskaraz ari direnak.
Kopuru esanguratsuak dira, inondik ere. Anjel Lertxundiren hitzetan: “historian zehar noiz jardun du hainbeste jendek euskaraz idazten?”. Jabi Zabalak beste modu honetan adierazi du kopuruok eragindako harridura: “nork esango zigun duela lau urte egun hainbeste euskaldun blogari izango ginenik!”.

Erantzunak
Nork: Anonimoa.2007/07/09 12:50:26.328 GMT+2
Sekulako lana, Joxe! Wikipedian dagoz sartuta zeuk emondako datuak, mila esker!
http://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_blogosfera
Nork: patxi lurra.2007/07/09 19:05:46.593 GMT+2
Datu pilaketa eta lan interesgarria, dudarik gabe. Eskerrik asko.
Nork: iturri.2007/07/09 22:32:41.901 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/iturri
Nork: Joxe Aranzabal.2007/07/09 22:50:31.440 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/faroa