Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2004/12/12 11:13:40 GMT+1

Kleenexak

Erabaki dut: hemendik aurrera kleenexak bakarrik erabiliko ditut neure mukiak-eta jasotzeko. Lotsatu egiten naiz apur bat hau aitortzerakoan, 52 urterekin hartu baitut erabaki hori, berandu seguruenik, baina ez beranduegi.

Egun hauetan burutik beherakoarekin nabil, katarroarekin, eta hor ibili naiz musuzapia aldean, berori karga-karga eginda. “Txerrikeria galanta!”, esaten zidan Begok. Beste behin ere, berak arrazoia.

Nork: Joxe.2004/12/12 11:13:40 GMT+1
Etiketak: faro zaharrekoak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ba... niri ez didate Kleenex-ek balio. Fuerteegi egiten dut zintz, eta lehenengoan apurtzen zaizkit. Askotan saiatu naiz, horrela jarraitu beharko dut beraz.

Nork: Gari.2005/02/15 09:41:00 GMT+1

Dena dela, idatzi eta gero konturatu nintzen Kleenexak barik, esan nahi nuela beste musuzapitxoak, paperezkoak, Eroskik-eta saltzen dituztenak sakelean eramateko. Horiek sendoagoak dira.

Nork: Joxe Aranzabal.2005/02/15 10:15:00 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak