Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/05/12 06:05:49.429 GMT+2

Nire lehen pokastina

Aurrekoan, Biz Stone blogariari esker jakin nuen Odeo enpresak erabat berritu duela bere webgunea. Egia esan, orain bi webgune ditu: bat pokastinak grabatzeko eta bestea pokastinak entzuteko. Sartu nintzen lehenera, eta konturatu nintzen erabat berritu dutela eta, nire zorionerako, inoiz baino errazago egin dutela pokastin bat sortzea.

Aurikularrak eta mikroa ipini (orain urtebete inguru erosi nituen Skype erabiltzeko), larakoak sartu, klabijak, record botoiari eman, eta grabatzen hasi naiz. Harrituta utzi nau zein erraz egin daitekeen. Hori bai, hau pokastina a capella da, ahots hutsarekin egina, inolako edergailurik gabe. Hemen duzue emaitza: Gelditasunaren gorazarrea. Klik egin zirkulu larrosean, eta entzungo duzue. Esango didazue.

Nork: Joxe Aranzabal.2006/05/12 06:05:49.429 GMT+2
Etiketak: teknologia blogak komunikazioa internet | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Mundiala Joxe!

Nork: Patxi.2006/05/12 11:43:01.092 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com

Bai jauna! Geldiago bizitzen ikasi beharko dugu. Ze erremedio!

Ez dut pokastinik egin, baina hurrengo astean-edo ia denborarik hartzen dudan. Gordea geratzen da del.icio.us-en helbidea. Eskerrik asko.

Iban

Nork: Iban Arantzabal.2006/05/12 17:03:34.620 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak