Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2004/12/10 07:55:13 GMT+1

Ipuin bat gauero

Orain arte Begok edo nik kantatzen genion Loa, Loa oheratzerakoan, eta lasai geratzen zen gure Miren. Orain, berriz, amak kantatzea nahi du, eta nik ipuin bat kontatzea… gauero.

Lehen gauean, boteprontoan, kontatu nion istorio bat Juan Mari Bandres politikariari entzun niona: bazegoela behin artzain bat erabat maiteminduta ilargiarekin, eta egunero gutun bat jaurtitzen zion harri bati lotuta. Jakina, haren harririk inoiz ez zuen egin ilargiraino. Hala ere, mutil hura bihurtu zen munduko harri jaurtitzailerik onena.

Herenegun Joseba Sarrionaindiaren ipuin labur bat aurkitu nuen Erein argitaletxeko Milabidai liburu horietako batean, eta hura kontatu nion. Atzo, berriz, Odisearen pasarte bat azaldu nion, sirenena.

Oraingoz, hirurak gustatu zaizkio Mireni, baina erne ibili beharko naiz, han eta hemen istorio egokiak aurkitzeko.






















































Nork: Joxe.2004/12/10 07:55:13 GMT+1
Etiketak: faro zaharrekoak | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Oso polita, Etiam, eta mila esker hemen kontatzeagatik. Gaur gauean zure ipuina kontatuko diot Mireni.

Nork: Joxe Aranzabal.2005/02/15 10:03:00 GMT+1

Gure Peruri (6 urte) filmen kontakizunak gustatzen zaizkio. Birekin, bereziki, exito handia dut: E.T. eta King Kong. Negar malkoak irteten zaizkio E.T. ustez hilda dagoenean baina espaziountziaren hurbiltasunarekin berriz bihotza pizten zaionean... baita King Kongek etxeorratzaren puntan, tirokatzen dutenean, bere maitea esku ahurrarekin babesten duenean, etxe gainean uzteko hilzorian jausi aurretik. Luistxo

Nork: Anonymous.2005/02/15 11:11:00 GMT+1

Egia. Zinea ere iturri ia agortezina da, eta baliabide apartekoa zirrara eragiteko txikiengan. Erabiliko dut. Mila esker.

Nork: Joxe Aranzabal.2005/02/15 14:53:00 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak