Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/11/15 07:52:44.283 GMT+1

Emakumea erditzen

Dena ez da zaborra telebistan. Ale ederrik ere ikus daiteke egongelako pantailan. Aurreko batean, ostiralean uste dut izan zela, cuatro ikusten ari ginela, emakume bat erditzen ikusi genuen. Miren gurekin zegoen, eta berarentzat harrigarria izan zen benetan. Shock bat. “Horrela jaiotzen dira umeak? Ba nik ez dut umerik edukiko”, esan zuen.

Dokumentalaren lau momentuk batez ere harritu zuten Miren:

  1. Erreparatu zuenean emakumearen alua gero eta gehiago zabaltzen zela.
  2. Ikusi zuenean nola irten zen haurraren burua lehendabizi eta gorputza gero.
  3. Begiratu zuenean haur jaio berriak zuen kolore morea.
  4. Bistaratzerakoan nola ateratzen zioten plazenta emakume erditu berriari.

Gauza asko oso denbora laburrean. Gu ondoan gintuen, azaldu zitekeena azaltzen, eta lasaitzen, ikusten ari zen ikuskizun harrigarriaren aurrean. “Inoiz ikusi izan duzu Pelo, pico, pata saioan behi bat erditzen, ezta? Bada hori berdina da, baina pertsonekin”.

Erreportajeak aurrera egin ahala, Miren lasaituz joan zen, orduan beste modu batean ikusten baitzuen haurra: gurasoen besoetan, amamaren musua jasotzen, bere ahizparena…, ordurako jaioberria gure arteko bat gehiago zen.

Nork: Joxe Aranzabal.2005/11/15 07:52:44.283 GMT+1
Etiketak: komunikazioa | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Bizitza honetan egin dodan gauzarik politenetarikoa horixe izan da, andra batzuei erditzen lagun izana. Bolivian izan zan eta denpora joan izan da ordutik. Ikaslea nintzan orduan eta... Gaur egun neure lanak ez deuko zerikusirik erditzeekin, baina gogoratzen nazen bakoitzean...

Nork: patxi lurra.2005/11/17 18:30:37.965 GMT+1
www,goiena.net/blogak/patxi

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak