Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/09/21 07:24:31.880 GMT+2

Ene Zerak

Aitor Larrañaga aspalditxotik zebilen jolasean blog batekin, batez ere hor bere argazkiak eskegitzeko, baina ausartu barik frogatik harantzago egiten. Orain bai. Hortxe duzue Ene Zerak, Aitor Larrañaga elorriarraren bloga. Edo hobeto esanda, fotobloga.

Oraingoan 10 serie eskegi ditu blogean, batzuk argazki bakarrekoak, eta beste batzuk bikoak, gehienak Lekeition erakutsitakoak uda honetan. Ia denetan itsasoa du gai nagusi Aitorrek erakusketa horretan, lehorrekoa (Uxuen), eta bestea (Lekeition).

Sartzen bazarete Aitorren blogean, klik egin argazki bakoitzean, eta orduan gozatuko duzue benetan erakusketa.

Nork: Joxe Aranzabal.2005/09/21 07:24:31.880 GMT+2
Etiketak: blogak | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ezaguna egin da eta hori ez dagoela goiena.net-eko komunitatean :-)

Eta blogspama jaso du dagoeneko. Ni pentsatzen argazkiko bi mutil guapo horiendako bi mezu izango zirela-eta... Bai zera, zarata da erantzunetan dagoena. :-)

Nork: Iban Arantzabal .2005/09/21 17:45:13.090 GMT+2
http://www.espaloia.com

Bai Joxe. Ezaguna da. Technoratin Larrañaga bilatu eta azaltzen zara, gaur aipatu duzun izen bat esatearren...

Nork: Luistxo.2005/09/21 18:15:52.125 GMT+2
http://www.eibar.org

Eskerrik asko bioi. Begi zorrotza duzue, gero! Besarkada bat.

Nork: Joxe Aranzabal.2005/09/21 18:49:37.955 GMT+2

Argazki ederrak, benetan. Arin-arin begiratu ditut, baina Uxueko itsasoa ikustean begiak ezin izan ditut pantailatik despegatu. Zoragarria!

Eta Ibanek arrazoi du: merezi zuten bi mutiko horiek beste begirune bat, bai!

Ea Aitorrek sarri gozarazten dizkigun begiak blog honen bitartez.

Nork: Julen.2005/09/22 08:43:30.464 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/gabiria

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak