Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2004/11/25 17:18:17 GMT+1

Aitormena

Faroa sortu aurretik, hiru urtez idatzi izan dut Sustatun. Han ikasi nuen zer zen blog bat, eta nola kudeatzen den. Sustatu izan dut eskolarik onena blogintzan.

Asko zor diet Iban Arantzabal eta Sustatuko editore taldeari. Zorretan nago, halaber, Luistxo Fernandez, Gari Araolaza, Maite Rementeria, Eneko Astigarraga, Asier Sarasua eta CodeSyntax enpresako lagunekin. Beste inork baino gehiago, beraiek sustatu dute euskal blogosfera. Horregatik, gustura aitortzen dut nire zorra.

Lagun onak gara, ondo konpondu gara orain arte, eta ondo konponduko gara aurrerantzean ere, nahiz eta tarteka proiektu desberdinetan ibili.

Besarkada handi bat denoi.



Nork: Joxe.2004/11/25 17:18:17 GMT+1
Etiketak: faro zaharrekoak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Guk bai daukagula zorra zurekin, Joxe. Zurekin blogak baino gauza garrantzitsuagoak ikasi ditugu. Luzaroan bidelagun izan zaitzagula espero dut. Besarkada bat.

Nork: Gari.2005/02/15 09:19:00 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak