Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/06/15 07:43:20.309 GMT+2

Zozoa eta birigarroa, mp3n

Aspaldi nenbilen txori kantuak ikasi guran, nekez bereizten ditut-eta txorien jardunak, kukuarena eta belearena izan ezik. Atzo aurkitu nuen webgune bat, BBC albistarian, eta hor 10 txoriren kantuak eskaintzen zaizkigu mp3 formatuan, denak ere oso ezagunak Britainia Handian ez ezik, baita Euskal Herrian ere. Besteak beste, txori hauen kantuak aurkituko dituzue hor:

  • Blackbird: zozoa.
  • Collard dove: usoa.
  • Greenfinch: txarraskila.
  • Robin: txantxangorria.
  • Song Thrush: birigarroa.
  • Wren: txepetxa.

Seme-alabak dituzuenentzat ere egokia izan daiteke webgune hori; erdi jolasean, bertan ikas ditzakete-eta hor agertzen diren txorien kantuak. Izan ere, kantuok webgunean bertan entzun daitezke, baina jaistea ere posible da, mp3 formatuan, gero entzuteko edozein mp3 irakurgailutan.

Nork: Joxe Aranzabal.2005/06/15 07:43:20.309 GMT+2
Etiketak: saski-naski | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Hemen dauzkazu Europa guztiko txorien kantuak kontsultatzeko orria: http://www.scricciolo.com/eurosongs/canti.htm

Nork: Jozulin.2005/06/15 16:58:39.229 GMT+2
http://jokotoki.blogspot.com

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak