Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2004/11/24 10:20:48 GMT+1

Oiarzabal segurtasunaren eredu?

Gaur goizean Juanito Oiarzabal mendizaleari entzun diot irratian segurtasunaren inguruan hitz egiten, Euskadiko Kutxaren iragarki batean. Atzo ere paperean ikusi nuen iragarki hori. Eta ni, harritu. Nor eta Juanito Oiarzabal segurtasunaren eredu!

Mundu guztiak daki euskal mendizaleen artean oso arriskutsua izan daitekeela Juanito Oiarzabalekin joatea gailur enblematiko horietako bat egitera. Birritan salbatu dute in extremis, behin Iñurrategi anaiek, eta bigarrengoz iragan udan. Bietan erakutsi zuen kalkulu eskasa, lidergorik eza eta egozentrismo itzela.

Euskadiko Kutxak horrela ulertzen badu segurtasuna, nik nahiago neure diruak beste nonbaiten ezarri.









Nork: Joxe.2004/11/24 10:20:48 GMT+1
Etiketak: faro zaharrekoak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Bai: antzeko zeozer pentsatu nuen neuk ere. Lidergo hitza aipatzeak ere atentzioa deitu dit. Orain nago liburu bat irakurtzen lidergo kontzeptuari buruz, Secrets of Leadership: Hitler and Churchill. Andrew Roberts-ena. Gaztelaniazkoa nabil eta polita. Gutako askorentzat, Joxerena bai lidergoa. Eta Faro honen argia, Interneten nabigatzeko itsas-argi bihurtuko zaigulakoan nago. Luistxo

Nork: Anonymous.2005/02/15 13:37:00 GMT+1

Errenferentziak:

..., sakrifizioa, adiskidetasuna, garbitasuna, bla, bla, bla…Hau ez da atzo goizeko kontua. Orain sei urte, blog hau sortu eta berehala, bertan mezu bat idatzi nuen Juanito Oiarzabalen inguruan, aitzakia hartuta garai hartan Euskadiko Kutxa egiten ari zen...

Erreferentzia: Edurne eta Juanito: nolako Mari, halako Peru - Faroa 2010/04/30 22:57:30.110 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak