- Adimen mapa batean ideiak harrapa ditzaket elkarrizketa batetik edo diseinu bat liburu baterako, eta ez naiz sentitzen zapuztuta edo nekatuta. Ikuspegi lineala utzita, eremu bidimentsional batean sartzeak aukera ematen dit bizkor mugitzeko, ideia bat dagokion tokian jartzeko saguaren bidez batetik bestera mugituz, xehetasun maila zabalduta edo txikituta, beharren arabera. Hau guztiau bizkorra eta erraza denez, ideia gehiago harrapatzen ditut eta bizkorrago berregituratzen. Era horretan, nire adimen mapak hobeto ispilatzen du nire ulermena. Itzultzen naizenean adimen mapa batera, berehala datorkit testuingurua, hura egiterakoan pentsatutakoa; ezer ez da galtzen. Ez dut beldurrik izaten. Adimen mapak handiak eta konplexuak izan daitezke, eta berauen sakontasuna kontrolatzeko, hedatu edo uzkurtu egiten ditut besoak. Sarri erabiltzen ditut adimen mapak antolatzeko eta aztertzeko beste inon dudan informazioa, hala nola Salesforce.com enpresan sortzen zaizkidan aukerak.
2009/07/02 08:27:19.618 GMT+2
Zergatik adimen mapak
Nork: Joxe Aranzabal.2009/07/02 08:27:19.618 GMT+2
Etiketak:
adimen_mapak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/07/01 08:00:47.751 GMT+2
Euskaltzale tipologia berria
Zenbait jendek galdetu dit nortzuk
diren euskaltzale horiek, goiko diapositiban agertzen direnak, ikusi
dituzte-eta Internet elkarrizketa da aurkezpenean, eta ez dituzte
ezagutu. Ezkerretik eskuinera goiko ilaran: Iban Arantzabal
(Goiena.net), Maite Goñi (Euskaljakintza) eta Jabi Zabala
(Sarean.com). Beheko ilaran, Arkaitz Zubiaga (Zabaldu.com), Gari
Araolaza (Tagzania) eta Gorka Julio (Teketen.com).Aurkezpen hartan esan nuen Interneten inguruan sortzen ari dela euskaltzale tipologia berria, honako ezaugarri hauekin:
• Gaztea.
• Euskaltzalea.
• Software librearen aldekoa.
• Sarean lan egiteko prest.
• Lana boluntario gisa egiteko gertu.
• Komunitate zentzu handiarekin.
• Teknozalea edo teknologia erabiltzeko prest, euskararekin batera.
• Multimedian hazia.
• Profil askotarikoa: informatikaria, irakaslea, ikaslea…
Argazkiko izenetatik aparte, beste hainbat izen aipatu nituen: Luistxo Fernandez, Ana Malagon, Patxi Gaztelumendi, Jokin Lacalle, Josi Sierra, Leire Narbaiza, Haritz Rodriguez eta Joxe Rojas, besteak beste. Zorionez, badira gehiago ere, baina diapo batean sei baino ez zitzaizkidan sartzen.
Nork: Joxe Aranzabal.2009/07/01 08:00:47.751 GMT+2
Etiketak:
euskaltzaleak
ekt
internet
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/06/30 08:00:21.848 GMT+2
Bleu
Rouge filma ere ikusi nuen —atzo zine eguna izan nuen etxean, Eskoriatzako jaiak aprobetxatuta—, eta, gustura ikusi nuen arren, ez ninduen hunkitu trilogiako lehenak bezala. Orain hirurak ditut ikusita —Bleu, Blanc eta Rouge—, baina badakizue niretzat zein den onena.
Nork: Joxe Aranzabal.2009/06/30 08:00:21.848 GMT+2
Etiketak:
bleu
blanche
rouge
kieslowsky
| Permalink
| Erantzunak (6)
| Errenferentziak: (0)
2009/06/29 08:00:05.066 GMT+2
Irizartarrak, RW. Aranzabaldarrak, RO
Lawrence Lessig irakasleak ederto azaltzen du Remix liburuan zelan gramofonoaren aurretik kultura RW erakoa zen, alegia, Read/Write, gaurko geek-en hizkuntza erabiltzeagatik. RW kulturan, jendea etengabe ari zen abestien bertsioak egiten, horretarako ahotsa eta musika instrumentuak erabilita. Gramofonoak, diskoak eta enparauek, berriz, RO kultura ekarri zuten, alegia Read/Only kultura, non jendeak kontsumitu egiten baitu kultura, modu pasiboan, berau sortu edo birsortu barik.Gurean oso garbi ikusten dut bereizketa hori. Esteñibar baserrian, Elorrion, Irizartarrak eta Aranzabaldarrak elkartzen gara. Irizartarrak RW eran ulertzen dute musika, etengabe ari baitira euren gogoko abestien bertsioak egiten, ahotsak edo instrumentuak erabilita: gitarra, alboka, trikitixa, panderoa, txirula edo gaita. Aranzabaldarrok, ostera, gozatu egiten dugu musika, baina beste modu batean, berau entzunda. RO petoak gara.
Nork: Joxe Aranzabal.2009/06/29 08:00:05.066 GMT+2
Etiketak:
irizartarrak
lessig
remix
musika
aranzabaldarrak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/06/26 08:00:44.049 GMT+2
Night Ripper: remix adibidea
Nork: Joxe Aranzabal.2009/06/26 08:00:44.049 GMT+2
Etiketak:
remix
girl_talk
night_ripper
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2009/06/25 08:00:59.819 GMT+2
Hil liburua 2.0
Gure kasuan, The Idaho Statesman egunkariak eskaini zigun bidea sinatzeko Adamen familiak sortutako hil liburuan. Nahi baduzu hildakoaren familiak zurekin harremanetan jartzea, idatzi zure helbide elektronikoa, inork ez baitu ikusiko.
Idatzi duzun mezuari dagokionez, enpresak gainbegiratu egingo du, argitaratu aurretik. Kasu horretan, email bat bidaliko dizu, esanez zure mezua onartu egin dela, laster argitaratzeko. Ez badakizu zer idatzi, enpresak berak iradokiko dizkizu hainbat esaldi, zuk aukeratzeko. Nahi izate aldera, bestalde, hil liburuaren jarraipena egin dezakezu, mezu bat gehitzen den aldiro Legacy.com-ek mezu bat bidaliko baitizu horren berri ematen.
Hil liburua urtebete inguru egongo da online. Denbora hori igarota, aukera duzu liburua paperean inprimatzeko, txukun-txukun, edo webgune bat sortzeko, hildakoaren memoria iraunarazteko. Aukera bakoitzak, noski, prezio bat du, baina iruditu zait Legacy.com-ek oso ondo aprobetxatzen dituela Web 2.0 erremintak zerbitzu dinamiko eta eraginkorra sortzeko. Nor animatuko da gure artean horrelako zerbait egiten?
Nork: Joxe Aranzabal.2009/06/25 08:00:59.819 GMT+2
Etiketak:
hil_liburua
legacy
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2009/06/24 08:00:39.615 GMT+2
Euskal kooperatiben oihartzuna nazioartean
- San Frantsiskon, AEBetan, Mike Miller Social Policy aldizkariko argitaratzaileak sarri erabiltzen du Mondragon taldearen adibidea, erakusteko ekonomia alternatiboek zelako posibilitateak dituzten, eta argudiatzeko kooperatibetan oinezko langile-jabeek ere behar dutela ordezkaritza independentea.
- Baita San Frantziskon, AEBetan, Dave Karoly eta Tim Huet laguntzen ari zaizkie enpresa hasiberriei, hala nola Arizmendi okindegi eta pizzeria kateari, lotura egin dezaten bertako Rainbow Grocery kooperatiba indartsuarekin.
- Missoula herrian, Montanan, Dean Ritz eta Jeannette Rankin Peace Center delakoa antolatzen ari dira eztabaida sorta bat, Demokrazia definitzen, aurre egiteko enpresen kontrol kontzentrazioari.
- Chuck Sperry eta bere lagunak Mondragon moduko kooperatiba esperientziak antolatu nahi dituzte Rocky mendien inguruko basomutil eta nekazarien artean, Rocky Mountain Center for Economic Democracy erakundearen bidez.
- Cape Bretonen, Nova Scotia probintzian, Kanadan, Greg McLeod eta bere lagunak jardunaldiak antolatzen ari dira Ipar Ameriketako jendearentzat, bertan aztertzeko Mondragon taldearen arrakasta historiak. McLeod-ek berak liburu bat dauka, From Mondragon to America: Experiments in Community Economic Development.
- Auckland hirian, Zeelanda Berrian, Manase Lua ari da enpresa haztegi bat indartzen Tongan jendearentzat, eta horretarako Euskal Herriko kooperatiben kasua darabil eredu gisa.
Nork: Joxe Aranzabal.2009/06/24 08:00:39.615 GMT+2
Etiketak:
kooperatibak
cheney
nazioartea
mondragon
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/06/23 08:00:17.079 GMT+2
What Would Google Do?
Kontuan hartuta Google dela enpresarik esanguratsuena Internet aroan —Amazon, eBay, Facebook, Craigslist eta Wikipediarekin batera, besteak beste—, egileak aztertzen du zelakoak izango liratekeen gure enpresak eta erakundeak —auto enpresak, unibertsitateak, egunkariak, administrazioa, etxe agentziak, etab.—, baldin eta beren jardueran aplikatuko balituzte Googlek-eta ezarri duten lan metodologia.
Ahal baduzue, irakurri liburua. Udarako Millenium trilogiaren osagarri egokia izan daiteke.
Nork: Joxe Aranzabal.2009/06/23 08:00:17.079 GMT+2
Etiketak:
google
jarvis
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/06/22 08:00:12.454 GMT+2
Bekatxoa
Atzo lagunarteko bazkaria izan genuen, eta bertan hainbat izen entzun nituen era horrelako pikorta izendatzeko, lagunen jatorriaren araberakoak:
- Mimor, Mondragoen.
- Begitxindor, Elorrion.
- Erle-kisten, Goierrin.
Nork: Joxe Aranzabal.2009/06/22 08:00:12.454 GMT+2
Etiketak:
bekatxo
begitxindor
erle-kisten
mimor
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)
2009/06/19 08:00:31.081 GMT+2
Biozu rollua? Saiatu Zugaz
Zugaz sare soziala da —Goienak sortu berria— eta, seguru asko, areagotu egingo du joera hori gure inguruko gaztetxoen artean, era guztietako tresnak eskaintzen baititu —doan— gazteak komunikatu eta elkarrekin jolas daitezen, horretarako mezu laburrak, argazkiak eta bideoak erabilita. Eta bideo joko pilo bat.
Zugaz hobeto ezagutze aldera, bertan kontu bat sortu eta saltseatzen ibili naiz. Atentzioa eman dit zenbat aukera eskaintzen dituen eta zein erraza den nabigatzeko. Goienak plataforma bat sortu die Euskal Herriko gazteei, euskaraz. Orain haien esku dago berau erabiltzea, hobetoen egiten dutena egiteko: “zmz wapa”, “zutaz pentsatzen… TeKiero!!”, “biozu rollua?” Garai bateko erromerietan bezala, baina aro digitalean.
Nork: Joxe Aranzabal.2009/06/19 08:00:31.081 GMT+2
Etiketak:
sare_sozialak
goiena
zugaz
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
