Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/12/12 19:15:30.853 GMT+1

Pelota txapelketako notak

 Hemen daukazue L´Equipe-eko adituak gure kudrilakoek Elgetako txapelketan egindako lanaren inguruan egindako analisia.

 

Turbo eta Ehiztaria: Txapelketa negargarria jokatu dute. Turbo galduta ibili da. Maiteminduta egongo balitz bezala. Zeruan. IPhone-a eskuetan duenean erakusten duen lehiakortasuna eta hiltzaile sena falta izan zaio eskularru gorriekin. “Bizkaitarra”, berriz, ehizatik bueltatzen denean bezala atera da frontoitik: esku hutsik.

Golden Boys: Gehien hazi den bikotea. Glamourra, lehiakortasuna eta ikuskizuna uztartu dituzte. “Bankeruak” tako barik jokatu du. Impresionante! Bestalde, aurten izan duen hobekuntza ikusita babesleak saritu egingo du aurrelaria. Kutxak harribitxizko guante bereziak egingo dizkio datorren urterako.   

Marijaia eta Panaderito de Bergara: Talde eskasenean jokatu arren, txapelketa txarra egin dute. Panaderitok huts egin du. Ez du ustez dituen dohainen berri eman. Marijaiak, berriz, benetako gizona dela erakutsi du. Bi gauza batera egiteko gaitasunik ez duela ikusi da. Umea zaindu eta pilotan jokatu, hain zuzen ere. Gazteenak adinez aukerarik izan ez arren, beteranoekin aritzeko daudela erakutsi dute.

Berna eta Judas: Onenen artean egoteko aukera izan duten bakarrak. Baina partida erabakigarrian aurrelariak saldu egin zuen atzelaria. Judasek uko egin zion jokatzeari gaixo zegoela argudiatuz. Inork ez dio sinetsi. Galgo auzian inplikatuta egon daitekeela uste da, eta azken neurketarako pizgarririk lortu ez zuenez gurago izan zuela kontzertu batera joan. Berna, berriz, kuadrilako onena izan da, baina azken partidan huts egin zuen estrategian.

Beverly-ko paketeak: Bizitza erosoa izan dute. “Akomodatuta” daude eta hori nabarmen ikusi da kantxan. Ez dute goserik erakutsi. Txapelketa hasi arte “Kalen” ezizenez ezagutzen genuena “Kale” da orain. Diego, berriz, frontoian urduri ipintzen den lehen errioxarra izango da. Ikaragarria. Hala ere, jardunaldiak jokatu ahala hobetu egin dute.

Clembu: Ordezko gisa aritu da. Bere jokoa gorabeheratsua izan da. Partida onak eta erdipurdikoak tartekatu ditu. Emazteak Irunetik ekarritako okela jan duen asteetan maila ona eman du, baina nabarmen egin du behera Elgeta ingurukoa kontsumitu duenean. Bestalde, ume bi izateko gerri gogorra daukala ikusi da. Kosta egiten zaio makurtzea.

MaraVilla: Bi partida besterik ez ditu jokatu. Hala ere, nahikoa izan da bere dohainen berri izateko. Pelotari ezberdina da: azkarra, koordinatua eta berezia. Kantxan  ibiltzeko jaio da. Aurrez Ogueta zenak eta Titin-ek egin zuten legez, iraultza ekarriko du pelotara. Adituek diote XXIII. mendera arte ez dugula antzeko pelotaririk ezagutuko.

Nork: Macua.2010/12/12 19:15:30.853 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (9) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nahiz eta aurten kañoia okertuta euki, datorren urterako zuzendukot. EHIZTARIA

Nork: Ondarrutik kresaletan.2010/12/13 10:02:42.723 GMT+1

Oso baloraziño ona eta goitik behera konpartitzen dodana.

Kirol kazetari batek idatzi baleu be!!

Zeozertxo gaineratziarren: gertuko muga geografikuak nun daren oso ondo ez ditxu ezagutzen baina...beno, Bilbotarra izanda Elgeta eta Bergara albuan darela jakitzia be ez da gutxi.

Nork: Altube.2010/12/13 17:36:44.440 GMT+1

Nere ustez be analisi aparta da. Nik behintzat ez neuke hobe eingo!

Nork: Gallas.2010/12/13 18:17:13.394 GMT+1

Uste juat kirola momentuz lagabiharrian nagola, badakixue okelia.... odola..... hori bai ni errugabia nok, lagunak kolgauta  eta andria pozik lagatziarren jan najuan Irungo okelia. Hurrengorako gerrixa landuta juango nok beste gauza batzun artian, eta eskerrak umiak ditxuguzela bestela blandibluk etxuan buruik altzauko eskuko miñekin ;-)

Nork: Oto.2010/12/13 21:46:01.550 GMT+1

Macuakin ia danian ados. Pare bat gauzatxo zehaztuko nuke.
  • Golden Boys-en ordez Nozilla ( bi zaporetakua) Boys izena ipiñiko nuke. Oso errazak izan bait dira meriendatzeko. Bikote onekin jarraituz babesleak harribitxizko guantiak eman ?? larruzkoetan ez dute gastau ta !!!!!
  • Nozilla boysen "Glamourra, lehiakortasuna eta ikuskizuna" armailetan egon da.
  • Berna onena izan da Capellan ondoan izan duenean.
  • Nere ustetan aurtengo ustekabea Capellan izan da, azken partidan kale ein arren. Uhmmmuhmmm Elgetako sendagilearen txostena dauka, non partida jokatzen debekatzen dion. 

Nork: Judas.2010/12/15 10:41:31.594 GMT+1

Judasi:

1-     Kirolari on batek jakin egin behar du kritikak onartzen.

2-     Sekula ez nuen pentsatuko lagun batek horren gogor erasotuko ninduenik. Nik ez dut ezer esan. L´Equipeko kazetariaren kontua da. Hala ere, hemendik aurrera kuadrilakoa besterik ez dela esan beharko dut.

3-     “Ikuskizuna harmailetan” egon dela esatea sekulako errespetu falta da zu egunero aguantatu behar zaituenarentzat. ¡Que fuerte!

4-     Berna bikote gisa edukita txapelaren jokoan ez sartzea lotsagarria da.

5-     Bukatzeko, zuk kolore apur bat baino ez diozu eman bikoteari. Beltza, zure jokoaren antzekoa.

Nork: Gallas.2010/12/15 15:03:45.259 GMT+1

L'Equipeko kazetariari egin dizkiot zehaztapenak. Orokorrean kazetariakin ados nago.

Nork: Judas.2010/12/16 09:45:03.027 GMT+1

L'Equipeko kazetariak emondako nota gehixenekin bat nator, baiña pare bat gauzatxo apuntauko nittuke:

1-Astelehenetan frontoira juaten ganok espero dan baino maila bajuaguan ibili ga. Zeoze pentsau bihar giñuke, fatia laga (ez dianak etortzen hobeto dabiz ta), domeka atsaldeko partiduak ikustia laga (jentia handik emozionauta etortzen da ta gu zoritxarrez ez ga Irujo) edo motibaziño extra bat ipini ( adibidez txartuen dabilenak afaixa pagau).

2- Jakin gura neuke L'Equipeko tipo honi nun pagau dotzen bazkaixa. Esango neuke San Mames inguruko tabernan baten edo bestela Beotibarren ondoko tabernan bertan izan dala.

Dana dala, hain eskas ibili izanak bere alde ona be bajaukak. Datorren urtian aurten baiño hobeto ibiltzia errezaua izango dok.  

 

Nork: marijaia.2010/12/16 21:10:54.150 GMT+1

Marijaiakin guztiz ados, pareja txarrenak urtezar eguneko bazkarixan tragotxo bat edo kafiak pagatzia ondo legoke.

Ni aurten be prest talde bakoitzeko azkenak izan gazen bi bikotiok (kuadrilakuak kontutan hartuta bakarrik, klaro) elkarren kontra jokatu eta txarrenak zeintzuk diran zalantzak kentzeko.

 

Nork: Altube.2010/12/16 21:31:51.462 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak