Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/09/26 00:42:00 GMT+2

Fakafaka barrixa

Danok dakizuen moduan azken egunetan fakafaka ez da martxan egon. Ikusten dozuenez aldaketa batzuk egon diaz eta uste dogu hoberako izango diala. Zuek esan nola ikusten dozuen.

Hau esanda azken bi aste honetan Sagardo eguna, Txapelaren despedida eta Txillida lekun bazkarixa  pasau ditxugu. Baita era uda bukaeran surf ikastaroa.
  • Sagardo egunian kuadrillako batzuk parte hartu giñun tortilla lehiaketan eta Peru, Aralar taldiarekin izan zan kuadrillako onduen sailkatu zana lehiaketan. 2. tortilla onena egin zaben. Txapelakuok 6. eta Billa&Comp. 22. Maya taldekuak, Iker buru zala, azkenenguan saria eraman zeben. Tortilla ekologikua izango zan baina... Otok jolasetan be saria lortu zeban.
                   
                   Sagardo eguneko argazkixak
  •   Egun berdiñian Txapelaren despedida egon zan. Bueno, afarixan despedida baiño, datorren urtian beterano taldia ateratzeko berba egin zan. Ikusikou !!!!!
                    
                    Txapelako afariko argazkixak
  • Eta azkenik Txillida lekun bazkarixa.  Akeliñek prestatutako sahieskixa  atsaldeko 4etan hasi giñan jaten, berandutxo, baina edarra !!! Datorren urtian berriz.
                    
                    Txillida lekuko argazkixak
  • Surf ikastaroa Zarautzen. Kuadrillako bost lagunek, Billa, Ainhoa, Eñau, Ainara eta Peruk uda bukaeran surf ikastaroa ein zeben. Argazkixak ikusitxa, zutik egotiakin nahiko lan euki zeben.
                           
                            Surfeko argazkixak
 

Nork: osaskasibar.2006/09/26 00:42:00 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ole!  y Ole!!!!!  Segiduan hartu dotsat erreminttiai trukillua. Gustora irakurtzen dan mezu horretako bat egin dok. Ole!  Eskerrik asko.

Iban

Nork: Iban Arantzabal.2006/09/26 09:40:40.123 GMT+2
htttp://www.espaloia.com

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak