Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/10/26 12:08:50.756 GMT+2

Babajana Azaroaren 3-an

Heldu da babak jateko eguna, Azaroak 3, zapatua. Aurten  be betiko plana eingo dou.
Babajana 1998

  • Mendi espediziñua Erlora. 9:30 etan Elgetan, plaza aurrian.
  • Ostian pelota. Madarixako frontoian.
  • 14:30ean tripia bete Aittola Zarren
  • Bazkal ostian, kartak, tertulixia...
  • 19:00 aldian  Eibarrera
  • 22:30 etan formal etxera
Izena emateko idatzi fakafakan edo bestela esan Iñaziori.

Nork: Oskar Askasibar.2007/10/26 12:08:50.756 GMT+2
Etiketak: babajana | Permalink | Erantzunak (12) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Sasoi hartan gehixenek eukien "greñen", beste batzuk eukien "body fina"ren eta antzeko txiste errazen gaineko testua eitteko asmoa neukan. Nere mailan... gauza haundirik aportau barik.
Baina argazki horrek badaukaz nabarmentzia merezi daben beste gauza batzuk be. Batetik, erreferentzia nagusia falta dala. Lan egitten eban eta daben bakarra.
Bestetik, eta hau da importantiena, Villak bakeruekin jantzi ebazan galtza zurixak. DESPEDIDO!

Nork: Lamikiz.2007/10/26 15:09:21.423 GMT+2

Leire eta ni ez gaitxuk juango Babajanera.

Hurrengo urtian akaso...

Ondo pasau eta haize asko bota.

Nork: Altube.2007/10/29 07:19:05.443 GMT+1

Epa danoi:

Gu be ez gaitxuk joango.

Geihexek haixe asko botata be buruan seguru sobra

geroarte

Nork: iker.2007/10/29 19:09:13.161 GMT+1

Epa danoi!

Gu be ez ga juango. Ondo ibili ta ahal izan ezkero 10.30tan geratu Eibarren, mereziko dau ta...

Eñaut ta Ainara

Nork: Eñaut.2007/10/29 23:09:19.610 GMT+1

Ba gu be ez goiaz. Kanpuan gaoz.

Nork: Igor Eta Enara.2007/10/30 14:41:13.957 GMT+1

Ba gu bai, gu hiru. Holako martxan gutxi juntauko gaitxuk.
Biba  los muertos!!!

Nork: oto.2007/10/30 14:59:21.540 GMT+1

Bueno bale, Gu be bagoiez!

Mendira baten bat animatzen da?
Ta pelotara?
Ainhoa&Oi!

Nork: oier.2007/10/30 15:15:00.089 GMT+1

P.D.: Lamikiz ekarri galtza zurixak kalborotia tapetako!!

Nork: oier.2007/10/30 15:17:49.750 GMT+1

gabonez!!!

gu be fango ga.

gabonez eta ondoloinez!!!

 

Nork: harryari.2007/10/30 19:34:37.220 GMT+1

Gu be bagoiez, mendire ta bezkaire.

Nork: Oskar Askasibar.2007/10/31 12:18:53.497 GMT+1

Eup!
Lamikizekin bat nator. Nik Grease pelikulako Travoltaren aire bat hartu dotzat Villai goiko argazkixan (Olivia etxian dauka).
Bestalde, ni ez naiz bazkaira juango (Amakin galtzak erostera noia). Onintza juango da.

Nork: Gallas.2007/10/31 13:34:25.314 GMT+1

Ba ni fango naiz. Baitta mendira be.

Iban

Nork: Iban Arantzabal.2007/11/01 17:41:58.912 GMT+1
http://www.arantzabal.com

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak