Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

Niri buruz

Felix Gerenabarrena

Eibarren jaio nintzan orain dala 32 urte. Euskalduna naz eta betidanik Ondarroan bizi izan naz. Nire ikasketa nagusiak Deustuko Unibertsitatean burutu nituen, Abokatu Ekonomista moduan. Unibertsitateko azken urtean Tom Peters eta Bob Watermanen "In search of excellence" irakurri nuen eta enpresen kudeaketaren munduan lan egitea erabaki nuen.

Nire lehen lana Panda Software multinazionalean izan zan, kontulariaren laguntzaile bezala. Pandan ez neukan lez asko ikasteko aukerarik postgradu bat egitea erabaki nuen. ESTEk eta Elkargik antolatzen zuten Eteen (Enpresa txiki eta erdi neurrikoak) Finantzen kudeaketari buruzko programa zen, metodologia aldetik enpresen praktiketan oinarritutako posgradua.

Posgradua amaitu ondoren Elgoibarko Ojmar enpresan egon nintzan hiru hilabetez praktikak egiten. Finantzen sailean "Bankuen mapa" bat egin neban, kostuak eta errentagarritasunak kalkulatuz banku bakoitzeko.

Ojmarren nengoan bitartean Elkargitik deitu zidaten beraientzat Kontsultore bezala lan egiteko. Horrela hasi zan nire ibilbidea Kontsultoritzaren munduan. Elkargin Finantzen Kontsultore moduan aritu nintzan bi urtez. Denbora honetan Finantzen kudeaketak dituen arlo guztiak ezagutu eta landu nituen. Nire bezeroen artean lehen esandako Ojmar, Inasmet, S.A. de Tuercas edo Talleres Gai izan ziren.

Elkargiren ostean Donostiako Euma aholkularitzan ibili nintzan lau hilabetez. Euman Kontroller lanak egin nituen. Proiektu oso interesgarriak burutu nituen eta informazio sistemetan trebetasuna lortu nuen, batez ere Visual Basic hizkuntzan.

Euman nengoala BEAZen lana egiteko aukera agertu zitzaidan. BEAZ Bizkaiko Enpresa eta Berrikuntza Zentrua da. Enpresa publikoa da, Bizkaiko Foru Aldundiaren menpean dagoalarik. Gainera, BEAZ Europar Batasuneko berrikuntza zentruen arteko sareko kidea da. BEAZen Berrikuntza Kontsultore moduan lan egin dot. Bizkaian sortzen diran enpresa proiektu berriztatzaileei laguntza ematen genien. Nire lana lehen hiru urteetan enpresa horien tutorea izatea zan. Eginkizun lez laguntza publikoak kudeatzea neukan, batez ere Sustatu Kide, Sustatu E.Bit eta SPRIko Ekintzaile programak. Gainera, nire bezeroei laguntzen nien diru iturriak lortzen, bai banku eta finantza erakundeetatik eta arrisku kapitaleko enpresetatik. Kudeaketa planak egiten eta estrategi planak egiten ere laguntzen nien. Nire bezeroen artean Euskaltel, Aeroteam, Car Recycling, Eseune e-learning, Owasys eta beste asko izan dira.

Nire beste blog hauek ezagutu itzazu:

BrandSoul

Alma de lider

The Blog Synergy

Nire telefonoak honeik dira.

Finkoa: 946832160 Mugikorra: 665719562

Deitu lasai edozertarako!


Estatistikak