Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/10/10 00:31:18.001 GMT+2

Lan orduak Europan eta Amerikan

Artikulu oso interesgarri bat irakurri dot lan orduei buruz. EIROren (Europako Industri harremanen aztertzaileak) ikerketa baten arabera Europar Batasunera sartu diren hamar Estatu berrietan oporraldi laburragoak dituzte Europar Batasuneko beste hamabost Estatuekin konparatuz.

Suedian adibidez, urtean 44 egun hartu zituzten opor bezala, Estonian, Lituanian, Polonian eta Eslovenian hartzen direnen egunen bikoitza.

Ikerketaren esanetan, Europar Batasuneko Estatuetan oporraldiak murriztea nahi dituzten politikariak zigortuak izaten dira hauteskudeetan. Horrelakorik ez da gertatzen Estatu Batuetan, 16,6 eguneko oporraldiak dituzten lekuan.

Artikulu osoa hemen duzue.

Denok dakigu gai hauek politikoki oso sentsibilitate haundikoak direla. Baina zein da joera honen etorkizuna ekonomiaren deslokalizazioren garaian? Ba al dago gure bizimodua mantentzerik? Ala kanpoan dituzten baldintzetara ohitutzen hasi beharko gara?

Nork: Felix Gerenabarrena.2005/10/10 00:31:18.001 GMT+2
Etiketak: makro giza errekurtsoak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Lan ordu kopurua zerikusia izan dezake egoera soziopolitiko (aipatu duzun hauteskundeena) edo kulturalak (jaiegunak vs ordu-diru-extra, lan orduen banaketa, adibidez).

Baina ekonomiko-teknologiko-enpresarialak garrantzia handia dute: lan segurtasuna, lan baldintzak, teknologia, formakuntza eta etengabeko formakuntza, kudeaketa, antolakuntza,... gero enpresa edo lurraldeen produktibitatean eragin zuzena dutenak.

Hori dela eta, produktibitatea edo ekoizkortasuna, lan ordukako produktibitatea alegia, kontutan hartuta... Eurostat-en txosten batetik:

"Por lo que se refiere a los nuevos países miembros de la UE, sólo se publican datos para cuatro de ellos, que permiten deducir una baja productividad por hora trabajada. Eslovaquia es la nación mejor posicionada con un 51,1%, mientras que Polonia se queda en un 43,6%, Lituania en un 39,0% y Estonia en un 34,9%, dato correspondiente a 2002."

Bestelako datuetatik antzerako ondorioak lortu daitezkelakoan nago. Ondorioz, berdina ekoizteko askoz lan gehiago egin behar :-)

Hala ere, faktore soziokulturalak daude tartean, AEB-etan opor sasoiak Europan baino txikiagoak omen dira.

Uste dut, gaur egun Noruega dela produktibitate gehien (eta opor gehien) duen lurraldea.

Etorkizunari begira nik uste dut Estonian, Lituanian, Polonian,... produktibitatea gora joango dela eta oporraldiak ere.

Baina, tartean arazoak izango dira, eta izaten ari dira:

"Suediako sindikatu batek Letoniako enpresa bat salatu du: Suedian lan egiten zuen baina Letoniako lan baldintzak aplikatuz eta horrela, prezio merkeagoak eskainiz, zenbait lan lortzuen zituen Suedian ... Dumping Soziala... etxean bertan!!"

Kasu hau hemen jaso nuen iaz.

Nork: eneko.2005/10/10 09:53:41.386 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/prospektiba/eu

Kaixo Eneko. Komentario interesgarria zurea. Bai, orduetaz aparte, kostuetan zerikusi ikaragarria dute prozesuak eta azpiegiturak. Hori dala ta, herri hauek oraindik ez dute produktibitate tasa haundiagoa. Gertatzen dena da gaur egun ekonomiak sistema oso irekiak direla eta jakintza baten transferentzia nahiko azkar egin daitezkela. Hortik dator deslokalizazioaren arriskua. Gero horrek eragina izango du Estatu horien lan baldintzetan, eta batez ere lan orduetan baina zein izango da beste transferentzia honen erritmoa?

Estatu Batuekin konparatuz askoz oporraldi luzeagoak ditugu eta hangoa ekonomia guztiz garatua da. Eta kontuan izan behar dugu Estatu Batuetan Txinarekin beldurtuta edo behintzat serioki arduratuta daudela. Beraz gure artean ardura kutsu bat egotea normala iruditzen zait.

Artikuluak zioen alde politikoa ere aipagarria da. Zein modutan onartzen da holako gai bat gizartean eta zein eragin politiko ditu? Zeintzuk dira gizartean dauden espektatiba eta beldurrak?

Gai garrantzitsua benetan.

Nork: Felix Gerenabarrena.2005/10/10 12:02:54.841 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak