Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/09/30 11:02:09.487 GMT+2

OT eta bezeroen boterea

Azken asteetan ikusten ari gara Operación Triunfon gauza ezohizkoak gertatzen ari direla. Alde batetik, aurten lehiaketa antolatu dutenak jendea saio horri berriro engantxatzea lortu dute. Azken edizioan audientzia baxuak izan ziuen saioa berbiztu egin dute. Ia inork ez du gogoratzen aurreko edizioa irabazi zuena eta aurtengo edozein lehiakide arrakastatsua bilakatu da.

Beste alde batetik polemika sortu da lehiakide baten inguruan, Idaira hain zuzen ere. Badirudi Akademiako epaileek ez dutela gogoko Idairaren kantatzeko gaitasun eta doaiak. Jendeak ostera, faboritismo kutsuak ikusten ditu jarrera horretan. Lehiaketaren zentsua pixkabat desbideratu egin dela dirudi. Kantari onenaren aukeraketatik, injustizia baten konponbiderantz abiatu dela esan genezake.

Galdera, marketin ikuspuntu batetik zera da, ondo egiten ari dira saioa zuzentzen dutenak?

Ez da erraza erantzutea. Batzuk esango dute, negozio hutsa dela eta jendeak botatzen jarraitzen duen bitartean eta dirutza haundia biltzen jarraitzen duten bitartean negozioa ondo baino hobeto daramatzatela.

Beste alde batetik pentsatu dezakegu balitekela ikuslegoaren zati bat dezepzionatuta egotea, bai Idairarekin izan duten jokaeragatik edo baita lehiaketa bere helburua galtzen ari delako.

Baita ere pentsatu dezakegu lehiaketa hau zein konplexua den antolakuntza aldetik. Epaileak, irakasleak eta ikusleak denak ematen dute euren iritzia eta askotan ez dira beraien artean ados egoten. Honek ez al dakartza ondorio larriak? Ez al du lehiaketaren prestigioa urratzen?

Ikusiko dugu nola bukatzen den aurtengo saioa. Nik atzo zati txiki bat ikusi nuen, baina ez osotasunean, aurreko asteetan bezala. Beharbada beste batzuk ere berdina egingo zuten.

Nire ustez zuzentze akats nabariak egon dira eta lehiaketa desbirtuatu egin dute zati haundi baten.

Nork: Felix Gerenabarrena.2005/09/30 11:02:09.487 GMT+2
Etiketak: marketing | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Kaixo, Felix.

Benetan mamitsua gaurko gaia. Egia esanda, nik inoiz ez ditut gustoko izan horrelako saioak, baina ez dakit zegatik aurtengo edizioak engantxatu egin nau. Zapping egiterakoan ikusten dut OT, baina ikusten dudanean gustora egoten naiz berau ikusten.

Nik argi daukat horrelako saioek, duten helburu bakarra dirua egitea dela. Kantuan ikasteko akademia bat baino, dirua egiteko akademia besterik ez da.

Honen adibide argia eta lotsagarria, aurtengo edizioa da. Martxa honetan jarraituz gero, Idaira txapeldun! Eta hori juradoak eta irakasleek berekiko jarrera erabat negatiboa dutela kontutan hartuta!

Neska mutil bakoitzak dituen doaiak eta merezimenduak kontutan hartu beharrean, SMS gehien jaso dituzten partaideak saritzen dituzte. Kasu honetan, auskalo Tenerife-koek zenbat SMS bidali dituzten, Idaira saioan mantentzeko! Dirutza ona gastatuko zuten!

Pentsatzen ibili naiz, eta egon diren OT edizio guztietatik zenbat lehiakide daude gaur egun zerbait egiten kantuaren munduan? Bisbal, Bustamante, Chenoa? Besteren bat egongo da baina askoz gehiago ez.

Ah, ez badira jada kanporatuak izan, ni Sergio eta Soraya-ren aldekoa naiz. Hori bai, hauen aldeko SMS-ik ez dut nik inolaz ere bidaliko!

Imanol

Nork: Imanol.2005/09/30 17:31:59.820 GMT+2

Aupa, Felix,

Nire azkenaldiko gai gogokoenetako bat ukitu duzu eta ezin komentatu barik utzi ;)

Aipatu dituzun dezepzio arrazoi posibleen artean, ni identifikatzen naiz lehiaketa desbideratuta ikusten dutenekin. Lotsagarria iruditzen zait Fran edo Edurne bezalako talentuz betetako lehiakideak kanpoan egotea Idairak barruan jarraitzen duen bitartean. Erruaren zati handi bat antolatzaileek dute, estrategia okerra izan dutelako, batere bistarik gabe. Ziur nago datorren edizioan aldaketak ikusiko ditugula publikoak duen erabaki ahalmenaren inguruan.

Bestalde, horrek irakurketa positibo bat izan dezake, "OT-enpresa"-ren ikuspegitik: enpresaren ahuleziak argitara atera dira eta orain horiek zuzentzeko eta produktua hobetzeko aukera dute. Nik behintzat hala espero dut.

Imanolekin batera nator Sergio eta Soraya onenak direla dioenean. Niretako, Sergio goreneko kategorian dago eta beldur naiz datorren astean ez ote den bera kalean geratuko.

Nork: Leire.2005/09/30 18:59:49.761 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/arrosaklatan

Eskerrikasko zuen eritzia emoteagatik.

Inork ez daki nola bukatuko den lehiaketa. Ni lehiakidea banintz argi eukiko neuke helburua ez dela beharbada lehiaketa irabaztea, karrera profesional bat aurrera eramateko eman dien aukera baino. Eta beharbada bukatu ondoren hasten da benetako lana.

Nork: Felix Gerenabarrena.2005/10/02 21:25:01.577 GMT+2

Nork: .2008/03/06 12:15:28.291 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak