Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/05/19 14:48:45.832 GMT+2

José Luis Garciren estrategia

**José Luis Garci** zinemagileak bere pelikulak beti era berean iragarten ditu. Oscar sarietarako aurkezpen epea agortu arte zahi egoten da. Horrela bere filma aukeratzen badute akademiakoek Oscarretarako dohainezko publiitatea egiten diote. Bere esanetan, estrategia honekin 6 milloi euro aurreratzen ditu publizitatean. Jakina arrisku bat dauka, beste filme bat izatea aukeratua, baina behintzat arriskatu egiten dau, eta bere produktuan konfidantza erakusten dau.

Nork: Felix Gerenabarrena.2005/05/19 14:48:45.832 GMT+2
Etiketak: marketing | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Orain arte ez nintzen konturatu horretaz, baina arrazoia duzu, horixe egiten du Garcik. Eta aukeratu ere, dezentetan aukeratu dute. Zuk diozun moduan, bere buruarengan erakusten duen konfiantza da gehien miresten diodana.

Nork: Leire.2005/05/19 15:28:30.298 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/arrosaklatan

Kaixo Leire. Bai bitxikeri bat da. Garcik zuzendari bikaina izateaz gain ondo ezagutzen ditu ekoizpen lanak. Hori da ondo aprobetxatzea medioak.

Nork: Felix Gerenabarrena.2005/05/19 20:54:10.698 GMT+2

Kaixo,

Egia da zinearen inguruko guztia ondo baino hobeto ezagutzen duela Garcik. Dena dela, publizitatean dezente aurreztu arren, bere azken filmak ez dira frakaso bat izan takillan?

Nik nahiago dut Garci zinefiloa, zineari buruz idatzi eta berba egiten duena. Bere pelikulek aspertu egiten naute. Ez da zaharkitua geratu bere zinea?

Nork: edu.2005/05/20 16:24:53.276 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/edu

Arratsaldeon Edu. Nik gogokoak ditut Garciren pelikulak. Azken biak ez ditut ikusi ezin izan dudalako baina gustora ikusiko nituzke. Garcik egiten dauan zinea "autore zinema" da. Beraz ez da erreza izango Garcik bere estiloa aldatzea edo beste joera bateko filmak egitea. Bera melodramak egiten maisua da eta sentimeduen kondairak irudi bilakatzen.

Nork: Felix Gerenabarrena.2005/05/20 16:53:10.862 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak