Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/09/28 00:58:17.203 GMT+2

Perfekzioaz

"Osotasuna beti inperfektua den bezala, perfekzioa beti ezosoa da eta beraz azken maila bat isladatzen du, antzua dena eta ezin daitekena bestela izan".

Carl G. Jung

Askotan enpresetan langileei perfeklzioa eskatzen zaie. Normalean ezinezkoa izaten da. Baina noren hutsa da, langilearena ala nagusiarena? Normalean perfekzioa eskatzen duenak beti gehiago nahi du, asetuezina izaten da.

Perfekzioa eskatzen duenak ezosotasuna nabari dau. hori dio Jungek. Perfekzioa ideal bat baino besterik ez bait da.

Akatsak egitea debekatuta egon da enpresa munduan. Baina badirudi orain pentsakera hori aldatzen saiatzen ari direla batzuk. The big Moo proiektua aurrera ateratzea nahi dutenak, perfekzioa alde batera utzi eta aipagarria izaten saiatu behar dela diote.

Nik neuk ere, joan den astean digresioari buruz hitz egitean, arriskatu egin behar dela berritzeko idatzi nuen. Ez dugula beldurrik izan behar bide ezezagunak hartzeko.

Nork: Felix Gerenabarrena.2005/09/28 00:58:17.203 GMT+2
Etiketak: giza errekurtsoak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Perfekzioa eskatzen duenak ezosotasuna nabari dau

Egia da. Sekula beteko ez den ideal bati begira egotea eta zaren / dauzkazun gauzak mespretxatzea gauza bera da. Perfekzionismoak badu gaitz psikologiko ukitua, ezta? Erreala ez den eta sekula izango ez den zerbait nahi izatea. Perfekzioa helburu denean, lortzen duguna lortuta, galdu egin dugula sentituko dugu. Eta hori enpresa filosofia bihurtzen denean... eromen kolektiboa izan daiteke. Eta uste dut perfekzionismoak paralizatu ere egiten duela: beti gaude leku berean, gure "porrotak" hobetu nahian, erronka berriak hartu barik.

Nork: Leire.2005/09/28 20:41:07.302 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/arrosaklatan

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak