Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/09/13 12:54:08.339 GMT+2

Sinesgarritasuna

img_sep_13_2005_55_53

Izenburua: Credibility Idazleak: James Kouzes & Barry Posner

Balorazioa: *****

James Kouzes eta Barry Posner Lidergoari buruzko jakintzu haundienen artean daude. Beraien The Leadership Challenge eredu da Estatu Batuetan Lidergoari buruz hezitzea nahi duten Zuzendarientzat.

Credibility TLChallengen ostean idatzi zuten. Bazirudien aurreko liburuarekin lider bat izateko behar ziren ezaugarri guztiak ikutu zituztela baina hala ta guztiz ere Credibility inoiz argitaratu den lidergoari buruzko liburu onenen artean dago.

Enpresa sistema ireki bat izanik, lidergoa "erlazio bat" dala diote egileek. Erlazio mota berezi bat da, hain zuzen ere, enpresaren barruan jendea elkar lotzen laguntzen duena, integrazioa bultzatzen duena.

Hori lortzeko Credibilityn gomendio batzuk emoten dira sinesgarritasuna izateko.

Lehena, bakoitzak bere burua ezagutzea. Besteek argi jakin behar dute zu nolakoa zaren zugan sinestu nahi badute. Eta besteek jakin dezaten zuk ere argi izan behar dituzu zeintzuk diran zure berezitasunak. Honek zera esan nahi dau, balore batzuk ezarri behar dituela liderrak bere jokaera gidatzerakoan. Gainera, konpetentzia edo habilezia izan behar du gauzak egiterakoan eta azkenik, gauzak egiteko gai dela erakutsi behar du.

Bigarrena, inguruan dituenak apreziaten ikasi behar du. Besteak beti ezberdinak izango dira, batzuetan bitxiak eta bakoitza bere berezitasunean ezagutu behar eta apreziatu behar du.

Gainera, amankomunean dituzten baloreak bultzatzen eta sakontzen saiatu behar da. Amankomunean estimazioa sortzen.

Laugarren puntu bezala, helburu bat argi izan behar dute, azken helburu horietako bat zentzua ematen diona lanari. Horretarako entzuten eta hitz egiten jakin beharko du. Kondairak kontatzen. Irakasten eta ikasten, sinesgarritasuna galtzen bada berriz eraikitzen.

Azkenik, itxaropena mantentzen maisu izan beharko da.Enpresaren ibilbidean momentu baxuak izaten dira eta liderrak maitasunez eta empatiaz bere lankideen itxaropena mantentzen saiatu beharko da.

Credibility liburu ikaragarria da. Betirako gogoratzen diren horietakoa. Nik aukeratuko banituzke hiru liburu enpresen kudeaketari buruz, bat dudarik gabe hauxe izango zen.

Nork: Felix Gerenabarrena.2005/09/13 12:54:08.339 GMT+2
Etiketak: liburuak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak