Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/05/17 17:34:18.481 GMT+2

TPWire: derrigorrezko azken tresna

Tom Peters Companyk atzo iragarri eban euren azken tresna enpresen kudeaketan aritzen direnentzat. TP Wire service dauka izena eta probatu besterik ez dozu egin behar.

Blog bat da egunero sarean argitaratzen diran artikulu eta gai garrantzitsuenen barri emoten. Lan ikaragarria.

Atal ezberdin asko ditu eta ingelesez izan arren merezi dauala uste dot egunero bisitatxu bat egitea.

Nork: Felix Gerenabarrena.2005/05/17 17:34:18.481 GMT+2
Etiketak: marketing | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Kaixo Felix,

Enpresa kudeaketa munduan erreferentzia da Tom Peters eta, seguruenez, "TP Wire service" delako hori erreferentzia izatea lortuko dau, baina bilduma hori egitearen meritua ez da hainbesterainokoa, edo bai, segun nola hartu.

Agregatzaile batekin egin dezakezu eta ia bardin egiten dau Aurki -k : euskal munduko blog guztien informazioa hartu, batu eta eskaini. Izan ere, Aurki -tik ailegatu naiz ni hona :-))

Ondo segi. Oso interesgarria begitantzen zait zure bloga!

Nork: eneko.2005/05/17 18:06:59.995 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/prospektiba/eu

Eskerrik asko Eneko. Bai Aurki oso interesgarria da eta benetan praktikoa. Gure artean kanpoan bezain ondo egiten ditugula gauzak esan nahi dau. Kanpokoa ona eta etxekoa be oso ona.

Nork: Felix Gerenabarrena.2005/05/17 18:54:19.326 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak