Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/05/16 01:13:53.351 GMT+2

Zer da "Otaku"?

Otaku hitza japoniarrak erabiltzen dabe. Otakuk esan nahi dau zerbaitegatik daukagun joera indartsua, zaletasuna baino erakargarriagoa, ia ia adikzio baten mailakoa.

Eta zer esan nahi dau Seth Godinek otaku honekin? Ba Godinen esanetan marketin egitasmo asko txarto bideratuta egoten dira. Normalean zein dan produktu baten edo kanpaina baten helburua jakiteko azterketa zorrotzak egiten dira. Azterketa horietan kontuan hartzen diran erizpideak datu demografikoak, sexua, arraza, adina etabar izaten dira.

Eta zertarako aipatzen dogu otaku hau gure blogean? Ba Seth Godinek bere Purple Cow liburuan marketinaren oinarrizko kontzeptu lez jartzen daualako.

Godinek uste dau horrela eginda ez dala puntu garrantzitsuena kontuan hartzen, hau da otakua. Ez da kontuan hartzen benetan erostera bultzatzen dauan osagarria.

Erreza dirudien arren otakua bereiztea ez da normalean horrela gertatzen. Batzuetan, horrela begiratu ezkero enpresa baten estrategia konturatzen zara beharbada zure marketin zuzena eta beharbada estrategikoa ere guztiz erratuta dagozala. Buelta bat emon behar dautsezula.

Nire bezero bati hori gertatu jakon. Plan estrategiko bat oso ondo eginda eukan izan ezik, otakua erratuta eukala. Berak banaketa enpresa bat eukan interneten bitartez produktuak saltzeko. Danetik saltzen eban, jamoiak, oinetakoak, teknologia... Gainera banaketa egiteko ondo gertatutako sarea eukan eta ondo diseinatutako web orria produktuak erosteko. Baina zein zan bere marka bereizten eban ezaugarria? Ba erosketa bakoitzaren prezioaren kopuru bat ONGei laguntzeko joaten zala. Beraz bere puntu indartsua kasu honetan ONGen alde lan egiten daben pertsonen zaletasuna eta borondatea zan. Baina hori landu beharrean marketin zuzenaren bitartez, produktuen prezioak eta berezitasunak aipatzen ahalegindu zan bere komunikazioetan. Otakua, laguntzeko borondatean egoan ez prezioetan.

Horrelako kasuetan argi geratzen da gainera zein lotura estua dagoan estrategiaren eta marketin zuzenaren artean.

Nork: Felix Gerenabarrena.2005/05/16 01:13:53.351 GMT+2
Etiketak: marketing | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak