Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/07/16 11:52:11.615 GMT+2

Irudien indarra

img_jul_16_2005_53_14

Zein ezberdintasun daude ondoan daukazuen irudiaren artean (David Hockney artistaren Nire ama) eta Goio Aranak erakusten zuen fotomontaiarekin? Biak argazki bat baino gehiagoz osatutako irudia erakusten dute. Baina efektu berbera egiten al dute?

Zein da objetiboagoa? Eta posible al da objetiboa izatea? Irudiek zein modutan baldintzatzen dute komunikazioa?

Nork: Felix Gerenabarrena.2005/07/16 11:52:11.615 GMT+2
Etiketak: marketing | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Argazki artistikoa egiten ari zarenean, suposatzen da ez duzula mugarik, subjektibotasuna dela zure araua, zuk hemen ipini duzun argazkian bezala... baina argazki artistikoan lizentzia poetikoa eta efektu estetiko bikaina izan daitekeena, kazetaritzako argazkian pekatua da, horrek informazioa faltsutu egiten duelako.

Hori esanda, nire iritziz, objektibotasuna ez da posible, inoiz ere. Argazki informatiboan, angelu bat, distantzia bat, argitasun bat, argazkian agertuko diren elementuak... aukeratzen diren unetik, objektibotasunik ez dago. Gogoan dut irakasle batek esan ziguna: objektibotasuna objektuek bakarrik daukate.

Nork: Leire.2005/07/20 10:48:24.962 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/arrosaklatan

Zugaz bat nator Leire.

Hockneyren fotomontaia berezi xamarra da. Picassok eta Braquek sortu zuten estiloaren errepikapen bat izan nahi du. Hain zuzen ere, kubismoak perspektiba anitza edo gauza baten alderdi ezberdinak isladatzea zuen helburu lez.

Beraz Hockneyren lanean esan genezake helburua ez dela egia errepresentatzea, ikuspegi ezberdinak gauzatzea baino. Errepresentazioaren pluralitatea nahi du erakutsi. Gauzak honela ulertzen lehena Hegel izan zen, errealitatea negatibitate utsa dela esanez. Ezer ez da-la.

Ostera, egunkariko argazkiaren helburua efektu dramatiko bat lortzea da. Beraz, esan genezake hurbilago dagoala fikziotik "Nire ama" fotomontaia baino. Zein eritzi sortu arazten diguten egunkariko argazkiek ez da erraza aztertzea. Nire ustez manipulazioaren eta kreatibitatearen erdibidean daude. Ez dira manipulazio argi bat, gertakizunen ideia nahiko egokia emoten dutelako, baina beste alde batetik fikzioa dira.

Galdera berbera egin nuen nire ingeleseko blogean eta Tom Asacker moduko marketin guru batek erantzun zidan beretzat kreatibitateaz beteriko lana dela, ez manipulazioa.

Bakoitzaren esku geratzen da, edozein kasutan aldizkari hori irakurtzen jarraitzea edo ez.

Nork: Felix Gerenabarrena.2005/07/20 13:44:26.698 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak