Badirudi blogek eragin haundia izaten dabilzala langileen eta blogarien ohituretan. Blogek idazlearen izaera eranzten dabe, irakurleekin hartu emon estuak izaten laguntzen dabe, nahi dauan edonori lehiotxo bat zabalik uztea moduan da azken baten.
Egoera barri honek batzuen ardurea ere biztu dau. Non dago intimidadearen muga, non publikotasuna?
Halleyren esanetan , blogen bitartez bezeroekin intimitatean oinarritzen dan hartu emon bat sortzen da. Honen ondorioz produktua ez da bakarrik idazten dauanarena, erantzuten dauanarena ere bai, eta zure blogari buruz komentarioak egiten dauanarena. Uuf! Zein zaila hori dana kontrolatzea.
Honi buruz galdetzen eban orain dala egun batzuk Halley Suittek .
Modu honetan bezeroekin jarduntzeari Halleyk "co-creation", hau da alkarrekiko sortzea deitzen dautso eta bere ustez eragin zuzena izango dau hurrengo urteetan enpresa munduan.
Guk hemen aspalditik izan dogu alkar lanerako joera baina berezitasun hau ez da hain normala ingeleraz egiten daben lurraldeetan. Horregaitik Halleyren ustez hemetik aurrea bezeroei ezin izango jake bezero daitu, beste zeozer baino. Eta zer, orduan?
Nire ustez izaera honetako erlazio bati "konplizitatea" deitu behar jako. Konplizea ondoan daukazuna da, abentura baten zurekin dagoana, bizitza batzutan erreztu eta besteetan konplikatu (Konplizitate eta konplikatuk erro bardina daukee) egiten dautsuna.
Idatzi artikulu bat