Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/07/06 14:10:11.689 GMT+2

London 2012

img_jul_06_2005_14_11

London izan da aukeratua azkenean 2012ko Joku Olinpikoak ospatzeko. Zeresan sakona daukala uste dot honek.

Joan den astean entzun nion Gallardoni esaten ziur zeundela Madrilek irabaziko zuela izendapena.

Izendapenarik ezean izan da penarekin konformatu beharko dute Madrildarrak.

Baina...

Gallardonen hitzak entzun ondoren gauza bakarra bururatu zitzaidan. Lehen txostenaren ondoren Jokuen epaileek argi utzi zuten Parisek eta Londonek gauzak hobeto egin zituztela eta puntuazio hobea emoten zietela. Hori horrela izanik, zelan esan dezakezu zeu zarela "faboritoa"?

Jendea ezjakin moduan hartzea da. Baina ez da lehen aldiz horrelakorik gertatzen Espainia aldean. Futbol txapelketetan ere beti bardina gertatzen zaie. Mundialetan euren burua faboritotzat jotzen dute, gero errealitatera bueltatzen diren arren.

Espainiar eritzi publikoak haunditasun fantasiaz beteriko aldea du. Nire ustez heldutasun falta nabari da horrelako jokaeretan. Badirudi, ez zaiela axola besteek zein eritzi duten Espainiari buruz, beraientzat ikaragarrizkoa da beti. Eta gero etortzen da errealitatean kokatzeko ordua.

Ez al dute inoiz ikasiko espainiarrok?

Nork: Felix Gerenabarrena.2005/07/06 14:10:11.689 GMT+2
Etiketak: marketing | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa, Felix,

Bai, bitxia da, zeozer esatearren, agintarien jarrera. Hala ere, nik esango nuke ez dutela beste aukerarik izan bukaera arte kanpaina horrekin jarraitzea baino. Izan ere, Madrilen indar handienetako bat izan da jendearen babes osoa zuela. Bestalde, komiteko teknikarien txostenaren berri izan zuten ordurako, ez zegoen atzera bueltarik: aurrera jarraitu behar zuten, eta jendea ez zedin larregi desanimatu beharbada, jarraitu dute esaten eurek irabaziko zutela. Baina hori gertatzen da baita kanpaina politikoetan, hauteskundeetan, e.a. eta, uste dut, herri guztietan gertatzen dela.

Nik uste dut, kasu hauetan, fidatzen direla jendearen memoria historiko txikiaz. Jendea berehala ahazten da gauza horietaz, edo erraz barkatzen ditu horiek, edo ez dakit nik... esanak haizeak daramatza, badakizu.

Nork: Leire.2005/07/06 20:26:11.901 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/arrosaklatan

Nire ustez Espainiaren kasuan ez da kasualitate utsa. Beti bardina gertatzen zaie. Ia aldez aurretik jakin dezakezu ez dutela lortuko, duten triunfalismoaren arabera.

Beste herri batzuetan euren proiektuarengan konfidantza erakusten dute, lanean gogor ari direla eta beharbada euren iritziz proiektu sakon bat aurkezten dutela, baina ez dute aurkariak gutxiezten faboritoak direla esanez. Eta oraindik eta gutxiago esaten dizutenean beste bi hirik zuk baino puntu gehiago jaso dituztela. Hori al da faborito izatea?

Nork: Felix Gerenabarrena.2005/07/07 00:59:12.489 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak